Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak babes ofizialeko 35 etxebizitza zozkatuko ditu bihar Zestoan

2012.eko irailak 12

Etxebizitza Sailak babes ofizialeko 35 etxebizitza zozkataku ditu bihar Zestoan.

Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira: 

  • 2 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak.
  • 17 etxebizitza, izen ematearen antzinatasuna 4 urtetik gorakoa dutenentzat.
  • 11 etxebizitza, 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat.
  • 5 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat. 

Etxebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan. 

2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 9.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, aski izango da 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea. 

Etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du Zestoan. 

Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, Lurralde Ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea. 

Zozketa egin ondoren esleitu gabeko etxebizitzak geratuko balira,  Etxebizitza lurralde ordezkariak zera baimendu ahalko du: etxebizitza horiek esleitzea, dagokion araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituen edonori.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)