Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Euskadik % -0.9AN kokatu du urte arteko tasa eta lau hamarrenetan hobetu du % 1.3ko batez besteko tasa espainola

2012.eko irailak 12

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu Carlos Aguirrek hiru hilez behingo kontu ekonomikoak aurkeztu ditu gaur goizean Vitoria-Gasteizen.

“Guztiz beharrezkoa da Europar Batasunaren politika ekonomikoa aldatzea. Alemaniak Batasunaren hazkunde ekonomikoan lagundu behar du” adierazi du, enplegua sortzeko “Obama eredua” adibide gisa jarri aurretik. Euskal ekonomiari dagokionez, Aguirrek ziurtatu du “daturik hoberenak kanpo-merkataritzari buruzkoak direla”.

Emaitzarik okerrena Bizkaian erregistratu da, % 1.1eko beherakadarekin; Araban, berriz, % 0.3koa da eta Gipuzkoan % 0.9koa.

Enplegu-mailaren bilakaera ere negatiboagoa izan da Bizkaian, aurreko hiruhilekoarekiko 2.950 lanpostu galduta. Gipuzkoan 1.400ekoa izan da eta Araban 250 lanpostukoa.

Eskaintzaren aldetik, eraikuntzak eta industriak atzera egin dute urte artekoei eta hiruhileko artekoei dagokienez. Zerbitzuen sektorean, berriz hazkunde positiboa lortu da berriz, aurreko hiruhilekoarekiko % 0.2ko hobekuntzarekin.

Eskariaren aldetik, aurreko hiruhilekoetako dinamika errepikatu egin da berriz eta kanpo-sektorearen ekarpen positiboari eutsi egin zaio; kontsumoak eta inbertsioak, aldiz, behera segitzen dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)