Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak “Sasoiko langileen arreta osorako 2008-2012ko II. Planaren” 2011ko kudeaketa txostena onartu du (2012-09-11(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko irailak 11

Erabakia: Sasoiko Lanaren Arretarako 2008-2012 aldirako II. Plan Integralaren 2011. urteari dagokion Urteko Kudeaketa eta Jarduera Txostena onartzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Sasoiko langileen arreta osorako 2008-2012ko II. Planaren 2011ko ebaluazio-txostena onartu du, zeini esker, Euskal Autonomi Erkidegoan lan egin duten milaka sasoiko langile jatorrian kontratatuak izan diren eta beraiek eta euren familiek arreta sozio-sanitarioa eta haurren eskolaratze zerbitzuak erabili ahal izan dituzten.

Sasoiko langileen arreta osorako 2008-2012ko II. Planean parte hartzen ari diren administrazioak, nekazaritza sindikatuekin batera, programa hori martxan jartzea erabaki zuten; beti ere, kontuan hartuz, Euskadin ditugun sasoiko langileak, Araban batez ere, patata eta mahats bilketarako milaka eta milaka direla Hori horrela, kontratazio baldintza hobeagoak lortzen dira, behin-behineko bizitokiak egokiagoak dira, sasoiko langileekin etortzen diren haurren eskolaratzea bultzatzen da eta kanpotik datozenen integrazioa eta sentsibilizazioa hobesten da.

UAGA elkartearen jatorrian kontratatzearen programara gero eta nekazari gehiago gehitu dira, gero eta sinesgarritasun handiagoa du, nahiz eta egoera ekonomikoa zaila izan eta mahatsaren prezioaren jaitsi den eta nekazariek eskulan kontratazioa estutu behar izan duten

Zehatz-mehatz 2011. urtean 2.071 kontratu sinatu ziren jatorrian (2042 2010. urtean) 9.187 lanalditarako (10.066 2010.urtean) eta 293 esplotaziotarako (282 2010.en urtean). Guztira jatorrian 670 lagun kontratatu ziren joan den urteko 739ren aurrean.

Azpimarratzekoa da, kontratatu direnen artetik, gehienak gizonezkoak eta horietatik % 95,37 marokoarrak direla. Jatorriko kontratazioaren programan parte hartu duten patata esplotazioak mantendu egin dira baina mahatsarenak hazkunde nabarmena jasan dute, 2010. urtekoa baino % 10 gehiago, guztira 149

Programa horren helburu nagusietako bat azpi-kontratazioaren eta jarrera mafiatsuen kontra borrokatzea eta ekiditeko da, besteak beste, lan baldintza duinak eta langileen eskubideak errespetatzen ez dituztelako eta euren oinarrizko eskubideak ere urratzen direlako. Lan horretan, ezinbestekoa da gizartearen, sektorearen, politikarien eta Lan Ikuskaritzaren eginbeharra.

Arabako Foru Aldundiak abian jarri dituen programa sozio-sanitarioak direla eta, langileekin batera bidaiatu dutenak, guztira, 1756 lagun izan dira (2010. urtean baino 656 lagun gehiago), horietatik 179 adin txikikoak eta % 46,05 bakarrik eskolaratu dira Arabar Errioxako 6 eskoletan. Bertaratu diren guztien % 53,42 portugaldar jatorrikoak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan