Berriak Lehendakaritza
Eu

Mendiaren iritziz eztabaidek “gizartearen benetako arazoen ingurukoak” izan behar dute

2012.eko irailak 11

"Iraganean guztiok bizi izan dugu identitate-gaien inguruko haustura eta eztabaida. Ez dut uste politikariok horretan jardun behar dugunik; benetan garrantzizkoa den  horretan oinarritu behar dugu”.

Asteburuan izan diren kale borrokako ekintzei dagokionez, Mendiaren iritziz "sektore batzuetan oraindik bizirik dagoen intolerantzia erakusten dute" eta "indar politiko guztion gaitzespena merezi dute".

Mariano Rajoik dei dezakeen presidenteen konferentziari buruz galdetu zaionean, adierazi du “beti egin dugu lan gastua murrizteko, ahalik eta eraginkorrenak izateko eta defizitaren helburua betetzen saiatzeko”.

Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Lehendakaritzan azaldu da prentsaurrean, asteartero egin ohi den Gobernu Kontseiluaren ondoren. Gaur, Gobernu Kontseiluak curriculum-materialak euskaraz lantzeko 255.000 euroko guztizko zenbatekoa duten laguntzetarako deialdiaren Agindua onartu du. Era berean, ikastetxearen heldutasun teknologikoko eredua (IKT heldutasuna) ezartzen duen Dekretua onartu du.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.09.11)

 

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-09-11n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)