Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

ETSk hondeaketa lanak hasi ditu Metroaren 3. Lineako Etxebarri-Txurdinaga zatian

2010.eko otsailak 19

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak hasiera eman die Metroaren 3. lineako (Etxebarriko San Antonio-Matiko) aireztapen galeria eta larrialdietako irteera hondeatzeko lanei.

Goizeko lehen ordutik, azken generazioko labaki-makina, Bilbo iparraldeko auzoetan bizi diren 70.000 pertsona baino gehiagori zerbitzua emango dien azpiegituraren lineako tunel gunera sartzeko galeria zulatzen hasi da.

Datozen asteetan, bigarren labaki-makina Txurdinaga inguruan hasiko da lanean, lan eskema berari jarraituz; aireztapen galeria eta larrialdietako irteera hondeatu eta ondoren lineako tunelaren aurrerapen eta birrinketa lanekin jarraitu, Txurdinaga-Zurbaranbarri noranzkoan.

3. linearen eraikuntza 2009ko uda amaieran hasi zen. 2,6 kilometro dituen eta zatirik luzeena den Etxebarri-Txurdinaga zatiak 64,3 euroko aurrekontua du, eta burutzeko epea 39 hilabetekoa da. Proiektu horren barruan Txurdinagako eta Otxarkoagako geltokiak ere sartzen dira.

3. linearen trazatua 5.885 metro izango da luze, eta zazpi geltoki izango ditu: Etxebarriko San Antonio, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpi Kaleak, Uribarri eta Matiko.

185 milioi euroko aurrekontua izango duen Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. linea eraikitzeko proiektua erdi bana ordaintzen dute Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)