Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Iñaki Arriola, Garraioetako Sailburua eta Luis Zarraluqui, Nafarroako Sustapen Sailburuak AHT-ren lotura proiektua aztertzeko bildu dira

2012.eko irailak 06

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailburua, Iñaki Arriola, Nafarroako Sustapen Sailburuarekin, Luis Zarraluquirekin, bildu da Gasteizen, Nafarroako zatiaren eta Euskal Y-aren arteko lotura proiektuari buruzko informazioa eta esperientziak trukatzeko eta 1abiadura handiko trenaren lanek Gipuzkoan izan duten garapen ikusgarria zuzenean ezagutzeko.

Bilera horretan, Arriola Sailburuak Euskal Y-aren lanen egoera azaldu du, eta Abiadura Handiko Trena bezalako neurri handiko lanaren kudeaketan izandako esperientzia partekatu du Nafarroako ordezkariekin. Horrela, Arriola Sailburuak, Nafarroako Gobernuarekin bere kudeaketa esperientzia partekatzeko erabateko jarrera azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea, ETS, erakundearen bitartez, azpiegitura garrantzitsu hori aurrera eraman ahal izateko elkarren arteko soluzioak bultzatzeko.

Bi sailburuek, Euskal Y-a eta Nafarroa lotzeko funtsezkoa den proiektuarekin duten konpromisoa berretsi dute, horrela bidaiarientzako eta merkantzietarako igarobide atlantikoa garatzeko eta Nafarroatik igaroz Europa mediterraneoaldearekin lotzeko bidea errazteko.

Halaber, Arriolak eta Zarraluqui k, Sustapen Ministerioari bilera bat eskatzea erabaki dute, hiru erakundeek elkarren artean zuzentzen duten Informazio Azterlanaren garapena eta bilakaera eta Euskadi eta Nafarroa Ezkio-Itsasotik bat egiteko loturaren zehaztasunak aztertzeko.

Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 2010ean sinatu zuten Protokoloaren helburu nagusia hiru erakundeen arteko elkarlana da, lurraldean era egokian integratuko den soluzioa lortzeko. Azterlana Ministerioa idazten ari den arren, Espainiako, Euskadiko eta Nafarroako gobernuetako kideek osaturiko lan batzordea eratu da lan horren jarraipena egiteko.

Bileran, besteak beste, Ernesto Gascok, Garraio Sailburuordeak, Cesar Gimenok, ETS-ko Presidenteorde Betearazleak, Nacho Nagorek, Nafarroako Herri Lan Zuzendari Nagusiak eta Josetxo Lópezek, Nafarroako Zerbitzu, Azterlan eta Proiektu Zuzendariak, hartu dute parte.

 

Iruzkin bat
  • 2012.eko irailak 07

    Desde el punto de vista de la Eurorregión Aquitania-Euskadi me parece una noticia importante, ya que la conexión de la línea que viene de Burdeos hacia el sur debe tener una conexión con el Mediterráneo, vía Navarra, lo que completa las conexiones de la Eurorregión. Además, a Navarra le da una salida hacia el Atlántico y hacia Europa más sencilla que otras propuestas. Siempre hemos defendido que Navarra debe abririse al norte por la Eurorregión Aquitania-Euskadi.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Cesar Gimeno, Luis Zarraluqui