Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Kolonbiako presidenteari babesa eman dio indarkeriaren kontrako borrokan

2012.eko irailak 06

Lehendakariak gaur animo-mezu bat bidali dio Kolonbiako presidenteari, Juan Manuel Santosi, herrialde horretako indarkeriaren kontra borrokatzen jarrai dezan.

"Presidente jauna: Nire izenean eta Euskadin eta munduko beste herrialde batzuetan bizi diren euskal herritar guztien izenean, Kolonbian indarkeriarekin amaitzen asmatzea eta arrakasta izatea opa dizut. Eta mezu hau kolonbiar guztiei ere helarazi nahi diet. Merezi duen egiteko bat da.

Euskadin badakigu; izan ere, guk ere hamarkada luzez jasan dugu terrorismoaren zartada, baita bere ondorioak ere, heriotza eta sufrimendua, alegia. Hemen, zorionez, duela urtebete baino zertxobait gutxiago, Zuzenbide Estatuaren indarrak, biktimen duintasunak eta gizartearen gizabide-zorroztasunak indarkeriaren aldekoek amore ematea lortu zuten.

Legeak eta begiruneak aldarrikapen politikoekin mozorrotzen zen beldurraren zentzugabekeria garaitu zuten. Dakizunez, presidente hori, Euskadin askatasunezko garai berri bat bizitzen hasi gara.

Gertatutakoaren memorian, justizian eta demokrazian oinarrituta eraiki den bizikidetza garai berri bat."

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)