Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Tranbia Abetxukoko bihotzera iritsi da gaur

2012.eko irailak 05

Luzatutako tartea eta bere bi geraleku berriak funtzionamenduan sartuko dira 3.500 pertsonari gutxi gorabehera zerbitzua emateko

Arreta eta errespetua, tranbiarekin elkarbizitza egokia bermatzeko garrantzizko alderdiak

Gasteizko tranbia Abetxuko bihotzetik ibiliko da gaurtik aurrera. Gune horretako auzokideek ibilbidearen luzapen lanak bukatu ondoren egokitu diren geraleku berriak erabili ahal izango dituzte. Euskotrenek zerbitzu komertziala abian jarriko du, behin proba teknikoak eta zirkulazioarenak burututa, horri esker tranbia Abetxuko barrutik aurrera egin ahal izango du, Kañabenta (Abetxukoko lehengo geralekuaren izendapen berria) eta geraleku berri biren artean hemendik aurrera Kristo eta Abetxuko deituko direnak.

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak burututako luzapen honekin, Abetxukoko adarrak luzeran 750 metro irabazten ditu eta Maiatzak 1 plazaraino iritsiko da, bertan auzoaren bizitza biltzen baita anbulatorioa, kiroldegia, hezkuntza hornikuntza, eliza… hurbil egotean.

Abetxukoko auzokideak garraio publikoa erabiltzeko aukera izateaz gain –kalkulatzen da 3.500 pertsonari emango diola zerbitzua-, luzapen lanak gunerako hobekuntzak ekarri ditu: ur zikinen sarea berriz jartzea, kanalizazio elektrikoen eta telefonikoen berrikuntza, bide publikoan hobekuntzak –espaloietan eta eraikinetan ikastolan adibidez- irisgarritasun hobeago bat izateko, oinezkoentzako gune berriak eta Maiatzak 1 plazan aparkatzeko lekuak sortu, hiri altzariak kokatu, zuhaitzak landatu inguruarekin bat etorrita…

Zerbitzu hori martxan jartzean, Gasteizko tranbiaren ibilbideak enborreko ardatza dauka eta bi adar, eta bere norabideak desberdinduta formen kodigoz eta kolorez: Ibaiondo (berdea), Angulema (gorria) eta Abetxuko (zuria).

Tranbiaren maiztasunak ardatz nagusian 7,5 minuturik behin kokatuko dira eta 15 minuturik behin adar bietan Ibaiondorantz eta Abetxukorantz, une jakin batzuetan zerbitzu gehigarriekin eskola egunak diren lanegunetan.

NEGUKO ORDUTEGIA

Ostiralean, irailaren 7an, neguko zerbitzua indarrean sartuko denez, eskola egunetako zerbitzu gehigarria berriro ere abian jarriko da.

Beraz, ondorengo tranbia gehigarriak ibiliko dira:

Ibaiondo – Angulema: 8:42an eta 12:35ean

Angulema – Ibaiondo: 9:04an

Lovaina – Ibaiondo: 13:03an

Tranbia Gasteizera iristeak garraio publikoaren alde Arabako hiriburuan egin den apustua benetako bultzada izan da. Tranbia garraio publiko iraunkorraren ardatz nagusian bihurtu da; garraio adeitsu, ekologikoa eta isilaren adibide bat. Izan ere, tranbiak oinarrizko papera jokatu du 2012an Hiriburu Berdea (Green Capital) ezagutza lortzeko.

ERABILERA DATUAK

2008an inauguratu zenetik urte honetako ekainera arte Gasteizko tranbiak 23 milioi pertsona garraiatu ditu. Tranbia martxan jartzea eta etengabeko hobekuntzek Arabako hiritarren aldetik onarpen egokia izan dute, horren adibide argi bat ikusten da bidaiarien kopurua beti joan dela gorantz:

  • 2008ko ekitaldia: 111.180 pertsona. Zerbitzua Erdiko Adarrean eta Lakuan abenduan jarri zen abian.
  • 2009ko ekitaldia: 4.689.282 pertsona. Hileko batezbestekoa: 390.773 pertsona. Abetxuko adarra abian jarri zen 2009ko uztailean.
  • 2010eko ekitaldia: 6.977.841 pertsona (+ %48,80). Hileko batezbestekoa: 581.486 pertsona.
  • 2011ko ekitaldia: 7.425.646 pertsona (+ 6,42). Hileko batezbestekoa: 618.803 pertsona.
  • 2012ko ekitaldia (urteko lehen sei hilabeteak): 3.815.629 pertsona (+ %1,59 2011ko sasoi berari dagokionez). Hileko batezbestekoa 635.938 pertsona.

ARRETA ETA ERRESPETUA ELKAR BIZITZA ON BATERAKO

EuskoTranek hiritarrei gogorarazten die Tranbiarekin elkar bizitza egokia bermatzeko garrantzia, kaleak leku seguruago bat egiteko. Elkar bizitza hori jarreraren eta jokabide zuhurren menpekoa da eta oinezkoen, ibilgailuen eta tranbien igarotzea arautzen duten arauei errespetua. Pertsonen, ibilgailuen eta Tranbiaren artean elkar bizitza egokia lortzeko oinarrizko 7 arau daude eta beharrezkoa da errespetatzea. Arau horiek ondorengo hauek dira:

1. Tranbiak beti dauka lehentasuna. Edozein oinezko edo ibilgailuaren aurretik, semaforoetan argi laranja dagoenean, halaber seinaleztapenean matxura bat baldin badago. Batik bat, zentzu komuna erabiltzea beharrezkoa da.

2. Ez da zirkulatu ez aparkatu behar tranbiaren bide gainean. Debekatuta dago tranbiaren bide gainetik ibilgailuak eta oinezkoak ibiltzea horretarako egokituta dauden tokietan izan ezik. Debekatuta dago edozein ibilgailu tranbiaren bide gainean gelditzea, ezta denbora labur batean ere. Autoan, bizikletan edo oinez bazoaz, tranbiaren bidea bakarrik markatutako tokitik igaro. Horrez gain, bizikletan edo ume-kotxean joanez gero jarri arreta eta ez sartu gurpilak errail-zuloetan.

3. Ez geratu lauki horiz seinalatutako zoruaren gainean. Ibilgailu batekin zirkulatzen denean (autoz, ziklomotorez edo bizikletaz), beharrezkoa da gogoratzea ezin zarela geratu lauki horiz seinalatutako zoruaren gainean.

4. Geralekuetan kontuz ibili. Geralekutik urruntzen den tranbia batek iristen egon daiteken beste tranbia bat ezkuta dezake. Geralekuetatik hurbil beharrezkoa da arreta handitzea eta astiro joatea. Geralekutik irteten zaren bakoitzean, zebrabideak erabili trenbidea gurutzatzeko.

5. Jarri arreta garajera sartzerakoan edo garajetik irteterakoan. Zure garajea tranbia-bideen ondoan baldin badago, sartu edo irten baino lehen begiratu tranbiarik ez datorrela.

6.  Kanpaiak Tranbia laster igaroko dela adierazi nahi du. Ez erabili telefono mugikorrik edo mp3-rik edo antzeko tresnaren bat tranbia-bide inguruetan ez baitute uzten argi tranbiaren abisu-kanpaia entzuten.

7. Errespetatu trafiko-seinaleak. Semaforoek trenbideak noiz ahal ditugun gurutzatu adierazten digute. Semaforoa gorriz badago nahitaezko geldialdia adierazten du eta semaforoak argi gorri bikoitza badauka, norabide debekatua. Bestelako ohiko seinaleak ondorengo hauek dira: Oinezkoentzako debekatutako bidea; Kontuz, Tranbia-pasagunea; Norabide debekatua, Tranbia izan ezik;  Tranbiaren geralekua; Tranbiarentzako bidea; eta Tranbia-bidea adierazten du.

Gasteizko Tranbiari buruzko informazio gehiago eta elkar bizitza egokiari buruzko gomendioak nahi dituzten pertsonek www.euskotren.es web gunean argitaratuta dauden edukiak dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan