Berriak Lehendakaritza
Eu

Etorkin taldeek euskal gizarteari egindako ekarpena aintzat har dadila eskatu diote Lehendakariari

2012.eko irailak 05

Aitortu dute Eusko Jaurlaritzak guztiontzako osasun publikoa defendatu duela

Patxi López lehendakariak Euskadiko hainbat etorkin talderen ordezkariak hartu ditu gaur Ajuria Enean. Bileran berrogeita hamar bat lagun izan dira modu pertsonalean eta honako elkarte hauek ordezkatuz: Camino al Barrio, Inmigrantes sin Fronteras, Centro Cultural Pablo Neruda (Txile), Deportiva Vasco-Ecuatoriana, Cristiana Jesús el Salvador (Kongo), CREA-Africa, México Lindo, Unión Latina, ADREBOL (Bolivia), ARBOL-BI (Bolivia), Mujeres Mitmakuna (Ekuador), Chinos de Euskadi, Dahiratou (Senegal), Aislhama, Filipina Pagkakaisa, Apervis, La Komuna, Afovi eta Todos a una voz.

Bilerak ordu eta erdi iraun du eta han izan direnek lehendakariarekin hitz egin dute eta  "Manifiesto de los Nuevos/as Ciudadanos/as" agiria eman diote.

Agiri hori izenpetu duten taldeek aldarrikatu nahi dute euskal gizartean sustraituta daudela eta Euskadiren eta Espainia osoaren hazkundean eta garapenean lagundu dutela. Alde horretatik, etorkin taldeek aitortu dute Eusko Jaurlaritzak pertsona guztiontzako osasun publikoa defendatu duela eta aldi berean salatu nahi dituzte Estatuak onartuko azken politikak, politika horiek Finantza Krisia izeneko arazoaren iturburutzat jotzen dituztelako etorkinak zein gizarteko beste zenbait sektore.

Agiriaren testu osoa doa idazki honekin batera.

 

Iruzkin bat
  • @roxanabarbulesc
    2012.eko irailak 10

    Comentario de Twitter:
    Short before regional election in the Basque Country, imm associations meet regional president.Vote shopping? I hope! http://t.co/TE2qqJd1

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)