Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Indarkeriaren kontra borrokatzeko, krisiarekin lotutako eta eztabaida identitarioetatik aldentzeko helburuak beteta daude”

2012.eko irailak 05

Patxi López lehendakariak gaur goizean adierazi du hurrengo hauteskundeen ondoren “askatasun-garai berri hau mantentzen jarraitzea” espero duela, “indarkeriarik gabe eta Euskadiko arazoak konpontzen laguntzen ez duten eztabaida identitarioetan oinarritutako gatazkarik gabe”.

RNEn egin duen elkarrizketa batean, lehendakariak erronka gisa planteatu du “krisiari modu desberdinean aurre egiteko garai bat, zerbitzu publikoetan murrizketak egiten dituzten beste toki batzuetan bezala ez jokatzeko”. Eusko Jaurlaritzaren buruak gogorarazi du legealdiko helburuak bete egin direla: “indarkeriaren kontra borrokatzea, politika eztabaida identitarioetatik urruntzea eta krisiari aurre egitea”.

Uribetxeberria presoaren kasuari buruz galdetu diotenean, lehendakariak gogorarazi du kartzela-sistemaren helburua, Espainiako Konstituzioan adierazten den bezala, “ez dela mendekua, ezta errebantxa ere, kartzelatua gizarteratzea baizik”. Hori, Lópezen ustean, “zuzenbide estatuak terroristen aurrean duen nagusitasun moral eta etiko handiaren isla da”.

Lehendakaritzan (Gasteiz) egin den elkarrizketan, Jaurlaritzaren buruak Euskadin “Bilduri kanpaina egitea” deitoratu du, etengabe hitz egiten baita talde horri buruz. Lópezek esan du ez dakiela “zer planteatzen duten, Carlton hotelaren balkoian Aguirre lehendakariaren ondorengoak direla esateko argazki bat egiteaz haraindi, eta, gainera, hori astakeria hutsa da”:

Bestalde, Patxi López kezkaturik agertu da “Euskadin gatazkara eta zatiketara itzul gintezkeelako” eta “matraka subiranistara itzul litezkeen planengatik, euskal gizartea eta Euskal Herria zatitu besterik ez baitute egiten”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)