Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko ikertzaile eta teknologoak prestatzeko 2012ko laguntzetarako deialdia onartu da (2012-09-04(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko irailak 04

Agindua, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzetarako deialdia egin duena 2012. urterako. Izan ere, Dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezarri ditu.

Jaurlaritzaren Kontseiluak euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko 2012eko laguntzen programa onartu du.

Jaurlaritzak, horrenbestez, bide eman dio Pilar Unzalu sailburuak laguntza-lerro honetarako deialdia egiteko emandako aginduari. Laguntzen zenbatekoa 807.093 eurokoa izango da guztira; horietatik, 53.900 euro 2012eko ekitaldiari dagozkio, eta 753.193 datozen ekitaldietarako konpromiso-kredituak dira.

Programa honetan, diru-laguntzak emango dira teknologo berriak bi urte enpresa batean aritu daitezen eta beren prestakuntza-prozesuari lotutako ikerketa-proiektu bat egin dezaten. Horretaz gainera, bekak emango dira, arloari lotutako doktore-tesiak egiten lau urtean zehar lan egiteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan