Berriak Lehendakaritza
Eu

Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendariak Gaztemunduko partehartzaileei lehendakariaren mezua bidali die: "Euskara guztion ondarea da"

2012.eko irailak 04

Euskal etxeetako 15 euskara irakasle hizkuntza-trebakuntzarako ikastaro trinko bat egiten ari dira  Euskadin.

Julián Celaya, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendariak Gaztemundu programan parte hartzen duten irakasleei lehendakariaren mezua bidali die: "Euskara guztion ondarea da, edozein jatorri edo ideologiaren gainetik".

Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Julian Celaya Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria eta Iñaki Uribe HABEko zuzendaria Argentina, Uruguai, Kolonbia eta Estatu Batuetako zenbait euskal etxeetako 15 euskara irakaslerekin bildu dira gaur goizean. Irakasleok Euskadin daude atzotik hizkuntza gaikuntzarako ikastaro bat egiteko, Gaztemendu programaren barruan.

Ikastaroa Lazkaoko Maizpide barnetegian egingo dute hamabost egunetan, euskara irakasteko metodologian sakondu eta euskara irakasten jarrai dezaten euskal etxeetan.

Bestalde, taldekide gehienek beste hamabost egun emango dituzte Lazkaoko euskaltegian euskarazko ikastaro trinko bat jasotzen.

Aurtengo Gaztemundu programa osatzeko, hainbat irteera egingo ditu asteburuetan irakasle taldeak eta euskal kulturari buruzko jardueretan parte hartuko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Uribe