Berriak Herrizaingoa
qrcode

Euskal errepideetan hildako pertsonen kopuruak behera egin du

2012-09-03

2011n baino bederatzi hildako gutxiago

Uztailaren 1aren eta abuztuaren 31ren artean, EAEn hildako gutxiago, zauritu larri gutxiago, zauritu arin gutxiago eta biktimadun trafiko-istripu gutxiago egon dira 2011ko aldi berdinean baino. Udako trafiko-operazioan, sei pertsonak galdu dute bizia trafiko-istripuen ondorioz (bost pertsona errepideetan hil dira, eta pertsona bat hiri-eremuan). Iazko aldi berdinean, hamabost izan ziren hildakoak.

Uda honetan hildakoak eragin dituzten sei istripuetatik, bat ere ez dago lotuta udako desplazamenduarekin, eta ez dira irteera- eta itzulera-operazioen data garrantzitsuetan gertatu. Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaria den Amparo Lópezek hau adierazi du: "istripuak bigarren mailako sareetan eta ibilbide laburretan gertatu dira; horrek esan nahi du ibilbideak ezagutzen dituzten pertsonek gehiegizko konfiantza daukatela eta bolantearen aurrean jartzen direnean arrisku-sentsaziorik ez dutela." Jakin behar dugu errepidean zenbat eta arreta gutxiagorekin ibili, orduan eta arrisku handiagoa daukagula."

Horrez gain, hau adierazi du: "egin ditugun ikerketen arabera, Gipuzkoan eta Bizkaian istripuak izan dituzten pertsonen % 86 eremu horretan bizi izan da aurtengo lehenengo sei hilabeteetan eta, beraz, ingurua ondo ezagutzen zuen. Araban, kopuru hori % 50era jaitsi da, baina, hala ere, kopuru altua izaten jarraitzen du".

Bestalde, uztailean eta abuztuan, guztira 1.068 istripu izan dira (biktimekin eta biktimarik gabe). Iaz, aldi horretan, 1.371 istripu izan ziren. Beheranzko joera hori mantendu egiten da 2012 osoari buruzko datuak konparatzean.

Biktima gutxiago eta istripu gutxiago zortzi hilabetetan

Abuztuaren 31ra arte, 2012an biktimadun istripu gutxiago eta hildako gutxiago izan dira, 2011ko aldi berdinean izan zirenak baino. 2011n, hildakoak 45 izan ziren, eta, aurten, 36 izan dira. Bestalde, iaz, biktimadun istripuak 1.509 izan ziren eta, aurten, 1.449 izan dira.

Udan, istripu-motarik ohikoena eskuinetik errepidetik ateratzea da. Joera hori mantendu egin da hildakoak eragin dituzten istripuetan, hiri-eremuan izandakoan izan ezik. Azken istripu horretan, hau gogoratu behar da: gidaria, esku-frenorik jarri ez zuela konturatzean, eta aparkatu ostean autoa mugitzen ari zela ikustean, autoa gelditzen saiatu zen, eta bere ibilgailuak azpian harrapatu zuen.

Inplikatuen adinari dagokionez, udan biktimadun istripuak jasaten dituzten gidarien batez besteko adina 40 urte ingurukoa da. Zehazki, uda honetan, 45 eta 54 urte bitartean dituzten gidarien portzentajeak gora egin du. Uztailean eta abuztuan biktimadun istripuetan inplikatuta egon diren pertsonen % 68 gizonezkoak dira.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @jonotegi
    2012-09-04

    Comentario de Twitter:
    EJ: «Euskal errepideetan hildako pertsonen kopuruak behera egin du» http://t.co/ULDymvFq Hildako kopurua beti IGO egiten da, ezta? :P

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)