Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Koordinazio soziosanitarioko protokoloa

2012.eko irailak 03

Herritarrek dituzten asistentzia-behar gero eta ugariagoei heldu beharrak jartzen digun erronkaren aurrean ―populazioa gero eta ugariagoa izanik, eta gaixotasun kronikoekin, gainera―, elkarlan soziosanitarioa da, Osasun eta Kontsumo Sailak estrategiaren aldetik adierazgarrienen baloratutako proiektuetako bat.

Haren oinarrizko helburua da beharra duten haiek zainduak izaten jarraituko dutela bermatzea; osasun-arazo larriak dituztelako (gaixotasun kroniko edo baliaezina eragiten dutenak, gaixotasun terminalak, osasun mentaleko arazoak...), muga funtzionalak dituztelako, edota gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudelako, arreta sanitario eta soziala, biak batera, behar dituztenek modu koordinatu eta egonkorrean jaso ditzatela. Haatik, oinarrizkotzat jotzen da baliabide soziosanitarioen hornitzaile guztiak inplikatzea horretan, osasun-sistema eta gizarte-zerbitzuen sistema berrantolatu eta koordinatuz, ikuspegi komunitario batekin, gaixoa zaintzeko ardatz nagusitzat etxea hartuta.

Ildo horretatik, azken urteotan eman dira koordinazio soziosanitarioaren makina bat esperientzia Gipuzkoako Lurraldean, probetxuzkoak eta aberasgarriak izan direnak, ez badute eduki ere Donostiako Koordinazio Soziosanitarioaren Protokolo
horrekin lortu nahi den adinako handitasun eta ondoriorik, ez ta inplikatutako hainbeste erakunde ere.

Dagoeneko ari dira bi sistemetako hainbat profesional, komunikazioko eta elkarlaneko jardunbide egokiak lantzen, eta horiek finkatu eta hedatzearekin batera, protokolo horrek koordinazio soziosanitarioaren formula bat ezarri nahi du, hauentzako: helduentzako lehen mailako arretako osasun- zerbitzuak (Gipuzkoako Eskualdea), osasun mentaleko zentroak, Donostia Unibertsitate Ospitalea (Ospitale nagusia) eta udaleko lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuak (Donostiako Udala). Horrekin, atentzioaren jarraitutasuna bermatu nahi da, eta etorkizunerako, lehen mailako arreta soziasanitario bat lortzea, diziplinarteko esku hartzekin erantzuteko, modu integralean, haien ohiko inguru sozialeko pertsonei.

Zerbitzu sinatzaileen erakundeek hitzematen dute, beraien ardurapeko eremuko pertsonen atentzio-beharrei erantzuteko; beraien zerbitzu-zorroa baliatuta, modu arin eta koordinatuan esku hartuz atentzioaren jarraitutasuna bermatzeko, asistentzia mailako bikoizketak eta hutsuneak saihestuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan