Berriak
Eu

Mendia, Urkulluri buruz: “Oso larria da lehendakari izan nahi duen norbaitek euskal erakundeak zalantzan jartzea”

2012.eko irailak 04

Idoia Mendia bozeramaileak aldarrikatu du “Eusko Jaurlaritzak konfiantza duela”, eta Europako Inbertsio Bankuak eman berri duen kreditua aipatu du adibide gisa. Horrez gain gogorarazi du “gobernu honek ez zuela inolako kanpoko ikuskapenik egin sartu zenean; zegoen jendeaz fidatu ginen, beren ideologia zeinahi izanda ere”.

Gurutzetako Ospitaleari esleituko zaion garbiketa-kontratuari dagokionez, Mendiak ziurtatu du zentroak berak kudeatuko duela 100 milioi eurotik gorako kopurua, eta ezin dira geldiarazi ez administrazioa, ez betetzeke dauden epeak.

Idoia Mendiak, era berean, gaur goizean Lehendakaritzan egin den Jaurlaritzaren Kontseiluaren ostean, bi erabaki garrantzitsu aipatu ditu: 19,7 milioi euro bideratuko dira euskaltegi pribatuentzako eta euskara norberak ikasteko zentro homologatuentzako diru-laguntza gisa, eta 1,5 milioi euro bideratuko dira sare pribatuan hirueletasuna sustatzera.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.07.24)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-09-04n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)