Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Azalera-eskubideko babes ofizialeko etxebizitzen lurzorua erosteko aukera zabalik dago bihartik aurrera

2012.eko irailak 02

Azalera-eskubideko babes ofizialeko etxebizitzen titularrek lurzorua erosteko eskabideak aurkezteko epea bihar hasi eta azaroaren 30ean amaituko da.

Prozedura 19.735 etxebizitza, merkataritzako lokal eta eranskinei dago irekia. Lurzorua erosi ahal izateko gehieneko diru-sarrera haztatuak ez dira izango 50.000 eurotik gorakoak.

Horrela, azalera-eskubideko etxebizitzen jabeek etxebizitzen jabetza osoa eskuratu ahal izango dute; hori dela-eta, ez dituzte etxebizitzak galduko 75 urteren buruan, eta horrekin batera, etxebizitzaren balioa ez da urteak igaro ahala murriztuko. Kontuan hartu behar da, prezioen gaineko agindua 2010eko irailean onartu zenetik aurrera, etxebizitzen azalera-eskubidearen balioa murrizten joango dela denbora pasa ahala, eta etxebizitzak 75 urte betetzetik gertuago dauden heinean.

Prozesu horri ekiteko aukera Etxebizitzaren aldeko Itunean adostu ziren ekintzetako bat izan zen, eta Itun hori 79 erakunde sozialek eta ekonomikok sinatu dute dagoeneko.

Lurzoruaren balioa zehazteko, eraikinaren balio osoa kalkulatuko da, eta gero zenbateko horri %10 gehituko zaio, lurzoruaren eragin-balioa dela-eta. Ordaindu beharreko azken prezioa jabetza horizontalaren partaidetza-kuoten arabera esleituko da, eta kuotari BEZa gehituko zaio. Lurzoruaren batez besteko prezioa 16.000 eta 7.600 euro artekoa izango da etxebizitzen titularrentzat. Atxiki gabeko garajeen titularrentzat 1.500 eta 1.400 artekoa izango da, eta merkataritzako lokalen titularrentzat 13.000 eta 11.300 artekoa. Gobernuak alokairua bultzatzeko erabiliko ditu horrela lortutako diru-sarrerak.

Honen aurretik deialdi bi egin dira azalera-eskubideko etxebizitzen lurzorua erosteko: lehenengoa 2003ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko eta behin-behineko kalifikaziodun etxebizitza eta lokalentzat, eta bigarrena 2003a baino geroagoko behin betiko kalifikaziodunentzat.

Badira, bestalde, zenbait etxebizitza jabetza osoko erregimenean baina aldi baterako - 75 urtez- eskualdatuak izan zirenak. Euskal Autonomia Erkidegoak du etxebizitza horien jabariaren gaineko itzultze-eskubidea eta hain zuzen ere, hauei ere lurzorua erosteko aukera eman zaie oraingo honetan. Halaber, arrazoi ezberdinengatik aurreko faseetan erosi ez zuten jabeei ere, baita denbora igarota kalifikaziotik kanpo geratu diren sustapenei ere emango zaie aukera. Kasu horietan behin betiko kalifikazioa eskatu beharko dute.

Aurreko faseetan egin zen bezala, ordaintzeko erraztasunak emango zaizkie lurzorua erosi nahi dutenei. Epe luzeko finantzazioa, interes-tasa txikia, eta eragiketaren eta izapidetzeko gastuen %100 eskatzeko aukera izango dute.

 

Elementuen banantzea

Kokapena

Araba

3.587

Bizkaia

9.218

Gipuzkoa

6.930

 

 

Guztira

19.735

  

Elementu mota

Etxebizitzak eta atxikitako eranskinak

15.227

Atxiki gabeko garajeak

3.089

Atxiki gabeko trastelekuak

235

Merkataritzako lokalak

1.184

Guztira

19.735

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)