Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Celaák ikasturte berri bat hasi du euskal eskola publikoan, 3.767 ikasle gehiagorekin eta “murrizketatik libre”

2012.eko irailak 03

•    Euskal Hezkuntza sistemak 356.421 ikasle izango ditu, pasadan ikasturtean baino 6831 gehiago. Aurten ere hazkunde handiena sare publikoan ematen da, jadanik ikasleriaren %50,7a bertan dagoelarik

•    Hezkuntza sailburuak iragarri duenez “Euskadin murrizketak ez dira indarrean jarri, ez irakasleriaren ordutegietan, ezta gela bakoitzeko ikasle kopuruetan edo irakasleen ordezkapenetan”

•    Ikasturte honetan Hezkuntza Marko Hirueledunaren ebaluaketa izango da, hurrengoan sistema osora zabalduko delarik eredu linguistikoak alde batera utzita. Eskola 2.0 aurrera egiten du eta lau maila osotara heldu da jadanik eta euskal ikasgeletan 80.000 ordenagailu daude, ikasle bakoitzeko bat

•    Isabel Celaák eskola eredu “zientifiko” bat nahi du: emaitzen ebaluaketan oinarritutako eta %5eko hobekuntza helburuekin



Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, prentsaurreko bat eman du garu Durangoko Landako eskolan 2012-2013 ikasturtearen hasierari buruz. Ikasturte barri honetan 6.831 ikasle berri egongo dira euskal ikastetxeetan, 3.767 gehiago “murrizketetatik kanpo” geldituko den Euskadiko sare publikoan. “Ditugun errekurtsoen erabilera hobetzen jarraitu dugu eta euskal hezkuntza sistemaren eraginkortasuna erabat bultzatu dugu, baina ez dugu krisi ekonomikoaren aitzakia erabiliko politika atzerakorrak keta antisozialak gure eskoletan sartzeko”, iragarri du sailburuak.

Bere iritziz, Euskadiko ikasturte berriaren hasierak “murrizketen politikaren aurrean, politika propio eta progresista bat egitea posiblea dela argi uzten du”. “Ekitatearen eta kohesio sozialaren berme moduan, Hezkuntza babesten duen politika bat eta era berean Gernikako Estatutuak ematen dizkigun gaitasunak erabiltzen dituena gure autogobernua defendatzeko”, gaineratu du. Zentsu honetan, euskal Hezkuntza sistemak 7.000 ikasle berri izango ditu aurten iazko errekurtso “berdintsuekin”. “Ez ditugu milaka eta milaka irakasleen lanpostuak galdu Euskadin murrizketak ez direlako indarrean jarri ez irakasleriaren ordutegietan, ezta gela bakoitzeko ikasle kopuruetan edo irakasleen ordezkapenetan”, adierazi du Isabel Celaák.

2012-2013 ikasturtean 356.421 ikasle izango dira unibertsitatez kanpoko euskal Hezkuntza sisteman, iaz baino 6.831 gehiago, ehuneko 1,95eko igoera suposatuz. Igoera hau aurreko ikasturtean jasandakoa baino bost hamarren txikiagoa da. Igoerarik handiena lehen hezkuntzan ematen da, 2.534 ikasle berriekin (%2,10), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 2.058(%3,27) eta derrigorrezkoa ez den hezkuntzan, 1.932 (%3,27). Hala ere, 0-2 urtetako umeen matrikulak jaitsi egin dira, 236 ume gutxiagorekin, joera honek jaiotze tasaren jaitsierarekin zerikusia duelarik. Iragandako ikasturtean gertatu zen bezala, igoerarik handiena Araban ematen da, ehuneko 3,42arekin.

Aurten ere, eta azkeneko bi urtetan gertatu den bezala, sare publikoak matrikula gehiago izango ditu pribatuak baino. Ikasleriaren ehuneko 50,7a eskola publikoetan egongo da.

Ikasturte “erabakigarria”

Hezkuntza sailburuak ikasturte hau “erabakigarria” izango dela euskal hezkuntza sistemaren modernizaziorako azpimarratu du gaur. Alde Batetik Hezkuntza marko hirueledunak(HMH) bere hirugarren urtea beteko du martxan jarriz enetik. “Prozesuaren azken ebaluaketa egiteko ordua heldu da eta Cambridgen eta PISA azterketak prestatzen dituzten erakundearen esku utzi ditugu”, iragarri du Isabel Celaák. Datu horiek batzen direnean sistema osora zabalduko da hirueletasuna, “ikastetxeen errealitateak atzean utzi duen” eredu linguistikoen sistema alde batera utziz.

Ikasturte honetarako ez da zabaldu HMH-ra ikastetxe berriak gehitzeko eskaintza, oraintxe bertan barnean dauden 118 eskola eta institutuak euskal gizartearen eredu fidagarri bat direlako. Hala ere, ikastetxe guztiek erabaki dute HMH-aren barnean jarraitzea eta beste maila berri bat bertan sartzea. Horregatik, hezkuntza hirueleduna jasoko duten ikasle kopurua aurten 7.300etik 12.000 baino gehiagora igoko da. “Ingelesaren, euskara eta gaztelaniarekin batera, hezkuntzarako hizkuntza moduan erabiltzea ez du atzera egiterik, bizi dugun egoerak eskatzen duelako baina, batez ere, familiek exijitzen dutelako, beraien haurren heziketarako tresna ezin hobea dela ikusten dutelako”, esan du sailburuak.

Euskal ikasgelen modernizazio teknologikoaren proiektua aurten derrigorrezko bigarren hezkuntzaren bigarren mailara helduko da, 20.000 ordenagailu berriekin sare bietako ikasle guztientzako. Tresna berriak jadanik ikasgeletan daude prestaturik ikasleen zain. Guztira 80.000 ordenagailu banandu dira lau ikasturtetan. 3.600 ikasgela digitalizatu dira 48 miloi euroko inbertsio batekin. “Orain arte ezezaguna zen iraultza teknologiko bat gertatu da euskal eskoletan geroak ekarriko dituen erronketarako prestatuko duena”, azaldu du Isabel Celaá. “Orain daukagun erronka iraultza pedagogiko batean bihurtzea da”, gehitu du. Hala ere, orain arte proiektuak eman dituen emaitzak oso onak dira. 2010-2011 ikasturte amaieran euskal irakasleriak ikasleen %96ak motibatuagoak sentitzen zirela ordenagailuak erabiltzean uste zuen, %69ak hobeago lantzen dituzte ezaguerak eta erdiak baino gehiagok beraien emaitzak hobetzen dituzte.

Proiektu bi hauei esker euskal hezkuntza sistemaren kalitatea areagotuko da, baina jadanik eskola osoa guztiz murgildurik dago “ebaluaketaren kultura” batean. Azken hiru urteetan euskal Hezkuntzak lau urtetan emaitzak %5 batean hobetzea izan du helburu. “Eredu zientifikoago bat sartu dugu ikasgeletan, helburu zenbagarrietan oinarritutako” azaldu du Isabel Celaák. Lau urte horietatik bi pasatu direnean, emaitzen hobekuntza %2,5eko izan da jadanik.

Irakasleen egonkortasuna

Prentsaurreko bukatu baino lehen sailburuak gogoratu du aurten ere ikasleria guztia beraien lanpostuetan dagoela dagoeneko ikasleei harrera egiteko prest, hurrengo ostegunean, irailaren 6an. Bere iritziz, Hezkuntza sailak bultzatutako Enplegu Publikoko Eskaintzak (EPE) irakasleen egonkortasuna eta irakasleen taldeen jarraipena sustatu dituzte. “Euskal eskola publikoaren kalitatearen adierazgarri bihurtu da eta bultzatzen jarraitu behar dugu. Gainera, irakasleen egoera pertsonalean aurrerapauso garrantzitsu bat ere bada”, azpimarratu du Isabel Celaák. Hezkuntza sailak kudeatu dituen 3.500 lanpostu baino gehiagoren eskaintzari esker, aurtengo 556ak barnean daudelarik, interinitate tasa 11 puntutan jaitsi da, lehen zegoen %27tik orain dagoen %16ra.

Azkenik, euskal Hezkuntza sailburuak gogoratu egin du aurtengo izango dela ETAren mehatxu terroristatik libre hasiko den lehen ikasturtea. “Orain dela urte bete, Bergarako San Martin Agirre eskolak ospatutako ikasturte hasieran esan nuen 2011-12a izango zela ‘itxaropenaren ikasturtea, basakeria terroristaren desagerpenaren ikasturtea’. Poztasun osoz ikusten dut nire hitzak bete direla”, gogoratu du Isabel Celaák. “Esan beharra dago euskal Hezkuntzak oso ondo jokatu duela eta aurrerapauso bat eman duela eragile gehienek bultzatu zuten Carlton-eko konpromisoaren, elkarbizitzarako hezkuntzaren aldeko konpromisoaren, sinadurari esker”, bukatu du.

Iruzkin bat
  • 2012.eko irailak 03

    ¿cuántos profesores más hay este curso ?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan