Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Pilar Unzalu: "Kalitatea da euskal elikagai enpresen ezaugarri desberdintzailea"

2012.eko irailak 01

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk zera adierazi du gaur, “euskal elikagaietako industriaren ezaugarri desberdintzaile nagusia eta arrakastaren biderako irtenbidea kalitatearen aldeko apustua da. Merkatu berrietara zabaltzen ari da eta horrekin, jasaten ari garen krisiari aurre egiten ari da”.

Pilar Unzalu Vitoria-Gasteizeko Handizkako Merkatuan izan da Jakes Agirrezabal, Eusko Jaurlaritzaren Landa eta Itsas Garapenerako HAZI Korporazioko zuzendariarekin batera eta Arabako ardo zurien promozioa egiteko antolatu den Ardozuriak izeneko azoka inauguratu dute.

Sailburuak Arabako upategiek historikoki izan duten dinamismoa azpimarratu du, zeinen bitartez, Espainia mailan sektore erreferente izatera eraman dituzten. Ardo zuriaren ekoizpenak aukera handia emango dio sektore horri “azken urte hauetan hazkunde handiena jasan duen merkatua da, batez ere, kontsumitzaile berri asko gehitu delako bertara”.

“Gure sektorearen lanari esker, 2011. urte amaieran Arabako ardo zuriaren esportazioak  datu ekonomikoetan % 11 egin dute gora eta ardo bolumenetan 5 18,8, 3 milioi ardo litrotik gora” azpimarratu du.   Ardo hauekin bat egiteko, HAZI korporazioak kontrolatu eta ematen duen Eusko Label ziurtagiridun hegaluzearekin hainbat pintxo banatu dira.

Pilar Unzaluk gogora ekarri du hegaluzearen kanpainan sartuta gauden honetan dagoeneko euskal portuetan 2,5 milioi kilo hegaluze lehorreratu direla eta kiloko 3,91 euro ordaindu direla merkatuan (Guztira, 9,5 milioi euro baino gehiago).

“Iraila osoa dugu aurretik eta aurtengo hegaluzearen kanpaina arrantzan oparoa eta salmentetan ekonomikoki oso errentagarria izango dela azpimarratu dezakegu”, gaineratu du Pilar Unzaluk. Sailburuak ere, “euskal elikagai enpresen kalitatezko produktuez gozatzera eta kontsumitzera” animatu du euskal gizartea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jakes Agirrezabal