Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Aguirre: “Euskadik etorkizunari kaudimenarekin egin ahal dio aurre; zor-maila txikia dugu”

2012.eko abuztuak 30

Carlos Aguirrek 1.167 interpelazio, galdera eta informazio-eskaerari erantzun die azken hiru urte eta erdian, eta horrek gobernuari daturik ez ematea leporatzen diotenen hitzak gezurra direla frogatzen du.

“Gobernu batek ere ez dio hainbeste informazio eta hain xehea eman bere parlamentuari. Aipatzekoa da behar beste informazio eman ez dela esatea gezur hutsa dela”.

Ekonomia eta Ogasun sailburuak gaur goizean prentsaurreko batean Eusko Jaurlaritzaren finantza- eta aurrekontu-egoeraren balantzea egin du. Hedabideen aurrean adierazi du “gezurra” dela jaurlaritza porrot egitear dagoela, eta hori, gainera, “arduragabekeria argia da, ezin baita zaldien oinen azpian jarri Euskadiko erakunderik garrantzitsuena”.

2005a eta 2009a artean, osasunaren arloko gastua % 50 areagotu zen eta hezkuntzaren arlokoa % 40. Hala ere, Aguirreren hitzetan, “egungo jaurlaritzaren gestioaren bereizgarria kontrakoa izan da, hau da, gastua kontrolatzea, soiltasuna eta eraginkortasuna”.

“Jaurlaritzak behar besteko kaudimena du, eta Foru Aldundiei dituzten likidezia-arazoekin laguntzen ari da”. Diru-zaintzaren egoerari dagokionez, Aguirrek azaldu du “oso oparoa ez den arren ez dela larritzeko modukoa".

Azkenik, sailburuak gogorarazi duenaren arabera, “izan dugun krisi ekonomikorik txarrenaren erdian, gure langabezia-tasa Espainiako batez bestekoaren erdia da, eta sortzen den aberastasuna % 35 altuagoa da”.

2 iruzkin
  • @josu_sierra
    2012.eko abuztuak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @ksantaren: Don Rodolfo ya ejerce. Un fenómeno. http://t.co/hpEjbArI

  • @ksantaren
    2012.eko abuztuak 30

    Comentario de Twitter:
    Don Rodolfo ya ejerce. Un fenómeno. http://t.co/hpEjbArI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)