Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren igandean Athletic Club - Valladolid C.F. taldeen norgehiagoka dela eta

2012.eko abuztuak 29

Datorren igandean, irailak 2, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 4:00etan hasita Athletic-en eta Valladolid C.F. taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek  15 minutuz behin eskaini ohi duen zerbitzuaz gain, beste zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko dizkie erabiltzaileei, Atxuritik La Casillara 14:53an, 15:08an eta 15:23an, Pio Barojatik La Casillara 15:45ean, La Casillatik Pio Barojara 15:20an eta La Casillatik Atxurira 15:35ean, 15:50ean eta 16:05ean.

Norgehiagoka amaitu ondoren,  tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Atxuritik Ospitalerantz  17:23an eta 17:38an eta Ospitaletik Atxurirantz 17:50ean eta 18:05ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei ezker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan