Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

1,88 milioi euro atzerriko hizkuntzak eta berriztapen-jarduerak indartzeko (2012-08-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abuztuak 28

Agindua. Honen bidez, diru-laguntzetarako deia egiten zaie Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei, 2012-2013 ikasturtean atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak eta jarduera osagarriak egin ditzaten.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, agindu bat, ikastetxe pribatuetan eta 2012-2013 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten udal titularitateko ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntzak indartzeko eta berriztapen-jarduerak egiteko ikastaroak egiteko dirulaguntzak deitzen dituena, onartu du gaurko bileran.

Atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak eta ikastetxearen sare informatikoaren Administrazioaren eremuetan aurrera eramango diren berriztapen-jarduerak sustatzea du deialdi honek, 1.880.020 €ko zenbateko globala duenak, helburu. Informazio- eta komunikazio-teknologia berriak ikastetxeetan erabiltzeko prozesua dinamizatzea; berriztapen-jarduerak irakatsi eta ikasteko prozesuan; kultura ekintzailea sustatzea; berriztapen teknologikoa eta kudeaketa-sistemen ziurtatzea.

Ikastetxe pribatuek edo udal titularitateko ikastetxe publikoek, 2011-2012 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak itunduta badituzte, eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan