Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industria Sailak beste erakunde eta instituzio batzuetara zabaldu du merkataritzako organo aholkulariaren parte-hartzea (2012-08-28(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abuztuak 28

Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritzako Aholku Batzordea sortu duen Decretua aldatzen duen.

Euskadiko Merkataritzako Aholku Batzordea merkataritza-alorreko aholkularitza-organo gisa sortzeko duela 17 urte baliaturiko dekretuaren aldaketa bat onartu du gaur Jaurlaritzaren Kontseiluak Aldaketari esker hainbat kide berrik parte hartuko dute organoan, eta partizipatiboagoa eta askotarikoagoa izango da horren ondorioz. Hainbat inguruabarretan oinarritu dira horretarako arrazoiak, hala nola erakunde parte-hartzaileen izen-aldaketez gain sektorearen egoera ekonomikoa, ekonomiaren globalizazioa, merkataritza-operadore handien fusio- eta elkartze-prozesuak, teknologia berriak sartzea eta batez ere, kontsumitzaileen portaerazko jarraibideak aldatzea. Inguruabar berri horiek Batzorde horren berregituraketa komeni dela adierazten dute, Merkataritza Sailari aholkularitza hobeagoa emateko eta Batzordearen proposamenekin sektorea ekonomiaren egoera berrira bizkor egokitzea ahalbidetzeko.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita geratuko da Batzordea, eta bere eginkizunen artean izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-egiturarekin loturiko proposamenak formulatu eta proposatzea, merkataritza-banaketaren sektoreko azterlan, irizpen eta ikerketak egiteko aukera sustatzea, Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen arauzko garapeneko xedapenen gaineko proiektuei buruzko informazioa ematea, eta Sailak proposatzen dizkion kontsultarako beste edozein ere bai.

Batzordea osatuko duten kide berriak honako hauek izango dira:
- Eusko Jaurlaritzaren merkataritza-alorrean eskuduna den sailaren titularra, presidente gisa jardunez.
- Eusko Jaurlaritzaren merkataritza-alorrean eskuduna den sailburuordetzaren titularra, presidenteorde gisa jardunez.
- Eusko Jaurlaritzaren merkataritza-alorrean eskuduna den zuzendaritzaren titularra, bokal gisa jardunez.
- Bokal bat Lurralde Historikoetako Foru Aldundiak ordezkatuz, Foru Aldundien adostasunez hautatua.
- Hiru bokal Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzaren merkataritza-alorrean eskuduna den sailaren titularrak hautatuak.
- Hiru bokal "EUDEL" Euskal Udalen Elkartea ordezkatuz, elkarteak berak hautatuak.
- Zortzi bokal Merkataritza Enpresa Elkarteak ordezkatuz, elkarteek hautatuak:
- Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Federazioaren bokal bat.
- "CECOBI" Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren bokal bat.
- Gipuzkoako Merkatarien Elkartearen bokal bat.
- "BIZKAIDENDAK" Bizkaiko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Federazioaren bokal bat.
- "DENDARTEAN" Gipuzkoako Merkatari Elkarteen bokal bat,
- Euskadiko Hiri Merkataritzako Plataformen hiru bokal, EAEko Lurralde Historikoetako hiru hiriburu bakoitzeko bat
- Bokal bat Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden banaketa-enpresa handiak ordezkatuz, Euskadiko Merkataritza Ganbera Ofizialek hautatua.
- Hiru bokal Euskadiko Merkataritza Ganbera Ofizialak ordezkatuz, Lurralde Historiko bakoitzeko bat, ganberek hautatuak.
- Bokal bat Euskal Autonomia Erkidegoko lau sindikatu nagusietako bakoitza ordezkatuz, sindikatuek hautatuak.
- Bokal bat Euskadiko bi Kontsumitzaile Elkarte nagusietako bakoitza ordezkatuz, elkarteek hautatuak.
- Bokal bat "IKUSMER" Euskadiko Merkataritza Banaketaren Behatokia ordezkatuz, behatokiak hautatua.
- Bokal bat Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia ordezkatuz, auzitegiak berak hautatua.
- Bokal bat "ORKESTRA" Lehiakortasunerako Euskal Institutua ordezkatuz, institutuak berak hautatua.
- Bokal bat "EUSKALIT" Bikaintasunerako Euskal Fundazioa ordezkatuz, fundazioak berak hautatua.
- Bokal bat "INNOBASQUE" Berrikuntzaren Euskal Agentzia ordezkatuz, agentziak berak hautatua.

Gainera, idazkari batek ere parte hartuko du, eta merkataritza-alorreko sail eskudunari atxikitako funtzionario bat izango da.

Osaera berri horri esker, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak lehen eskutik izan dezake informazio eguneratu eta beharrezkoa aldi bakoitzerako plan, programa eta proiektuak lantzeko, iritzien aniztasun handiarekin, lantzerakoan horrek eragingo duen aberastasun handiagoarekin.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak emandako hasteko agindua partekaturiko jakintzako lankidetzagunean iragarri da: http://elkarlan.jakina/webguneak/legesarea, eta dekretu-proiektua egindakoan organoak berak aztertu beharko du onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan