Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Trenbidea Durangon lurperatzeko obrak helmugara heltzen ari dira

2012.eko abuztuak 27

Durangoko parte hartze integrala lehen mailako hirigintza lana izango da, eta bere helburua Zornotza/Amorebieta eta Durango artean trenbidea bikoiztea izango da. Gaur, trenbidea lurperatzeko obrei bisita egin da Durangon ETSko obraren arduradunarekin.

PROIEKTUAREN ABANTAILAK

Trenbidea Durangotik igarotzean lur azpian sartzeko eta bikoizteko proiektua aurrerapen handia izango da hiritar guztientzat, honako arrazoi hauek direla eta:

Gaur egungo trenbidearen trazatuak sortzen duen hiri hesia kendu egingo da:
  • Une honetan dauden trenbide pasaguneak kendu egingo dira (27 proiektu guztian).
  • Gaur egun EuskoTrenen Tailerrek eta Kotxetegiek hartzen dituzten 60.000 m² libre geratuko dira.
Oso hobekuntza garrantzitsua eragingo du tren garraioan:
  • Zerbitzu modernoa eta eraginkorra eskaintzeko aukera emango du.
  • Igarotze maiztasunak hobetu egingo dira, udalerri barruko trafikoan eragin gabe.
  • Geltoki modernoagoak eta funtzionalagoak eraikiko dira.
Mugikortasuna eta Iraunkortasuna:
  • Durangon egongo den trukagune bat eskainiko zaio eskualdeari, tren, atuobus eta taxi geltokiarekin eta bertan automobilak uzteko aparkalekuarekin, eta horrela intermodaltasuna bultzatuko da.
  • Hots kutsadura eta gas isurketa mailak murriztuko dira hiri ingurunean.

Lur azpian dagoen geltokiaren -1. solairuko merkataritza guneak 4.400 m2 inguruko azalera izango du. Hasierako planteamenduak, supermerkatu handi batera bideratuko den 1.800 metro karratuko gunea aurreikusten du. Beste 1.700 m2, 40 eta 100 m2ko guneetan egongo lirateke banatuta, hau da, zerbitzuak eskaintzen dituzten saltokiz osatutako 16 eta 40 lokal artean, optikak, ileapaindegiak, etab. Halaber, ostalaritzarako beste 1.000 m2 bideratuko lirateke. Etorkizunean, hirigintza estandarra aldatzen ez bada, merkataritza guneak 12.000 m2 hartu ahal izango lituzke.


Aparkalekuari dagokionez, hiru solairutan banatutako 396 plaza erabilgarri izango ditu. Aparkalekuaren %52 txandakako erabilerara bideratuko da. Aparkalekuaren helburu nagusietakoa garraio publikoen arteko intermodaltasuna bultzatzea denez, eta Durangoko geltokiak duen bidaiari kopuru handia kontuan izanik, aparkatzeko lekuen %27 erabilera horretara bideratuko da. Gainerako %21 abonatuei zuzenduta egongo da. Aparkalekuaren sarrera Alluitz kalean egongo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Jefe de obra de ETS