
Familia bitartekaritzako hamar prozesutik zortzitan adostasunera heltzen da
Urteko lehen seihilekoan familia-bitartekaritzako zerbitzu publikoek (FBZ) izapidetutako hamar gatazkatik zortzitan aldeak adostasunera iritsi zirenez, bikotekideek ez zuten auzibidera jo behar izan.
Euskadiko hiru hiriburuetan dituzte bulegoak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren menpeko FBZ publikoek. Bizkaian, 1996. urtetik dago martxan Bilboko Santutxu kaleko 69. zenbakian, eta Donostian, berriz, 2010eko uztailetik, Larramendi kaleko 1.ean. Vitoria-Gasteizkoa Santa Olaja de Acero kaleko 1. zenbakian dago eta iragan urtarrilean gehitu zitzaion Jaurlaritzaren sareari.
Aurreko urteetan legez, bikote-hausturek sortutako gatazkek eragin zituzten bitartekaritza-ekintza gehienak: %95 inguru. Hala ere, familia-bizikidetzaren, menpekotasun-egoeraren eta bilobekiko harremanen inguruko bestelako gatazkak ere artatu zituzten FBZetako langileek. Halaber, jaraunspen eta negozioek sorrarazitako gatazken inguruan egin zen bitartekaritza-lana.
Bitartekaritzaren ezaugarri nagusienetako bat izan da, betidanik, aldeei auzibidera jotzeak eskatzen dien emozioen narriadurari aurrea hartzeko gaitasuna. Egungo krisialdi ekonomikoak faktore berria gehitu dio osagai psikologikoari: ekonomikoa. Hartara, gero eta gehiago dira prozedura judizialak eragindako gastuak ahal den gehien murrizteko beharraren aitzakiapean FBZetara jotzen duten bikoteak. Eta horren adierazgarri, Euskadin 2012ko urtarriletik ekainera irekitako 383 espedienteak, 2010eko urte osoko 473 espedienteen aldean.
2012KO LEHEN SEIHILEKOA |
2012KO SEIHILEKOKO BITARTEKARITZA PROZESUA |
|||||
|
Irekita edo abian diren espedienteak |
Artatutako pertsona-kopurua |
Esku-hartzeak (zuzeneko arreta, telefonoz, gutun bidez…) |
|||
|
BIKOTEA |
FAMILIA |
GIZONEZKOAK |
EMAKUMEZKOAK |
1.261 |
|
BIZKAIA |
248 |
8 |
334 |
|
||
Aurreguztizkoa |
256 |
673 |
||||
GIPUZKOA |
51 |
4 |
64 |
73 |
305 |
|
Aurreguztizkoa |
55 |
137 |
||||
ARABA |
60 |
12 |
104 |
120 |
487 |
|
Aurreguztizkoa |
72 |
224 |
||||
EUSKADI GUZTIRA |
383 |
1.034 |
2.053 |
|||
Behin-behinekotasunaren faktorea
Krisiak eragindako beste aldagai bat akordio berriak idazteari lotuta dago, behin-behinekotasunaren fenomenoak garrantzi handiagoa baitu orain. Alfonso Gurpeguiren, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuordearen aburuz, "bikote askok ezin dute bermatu beren lan-egoera handik hilabete batzuetara, eta ondorioz, akordio ekonomikoak urtero berrikusteko klausulak gehitzen dira". Eta ez bakarrik ekonomiaren alorrean. Akordio berrietan, enpresaren lekualdatzeak eragindako etxebizitza-aldaketak ere jasotzen dira eta, ondorioz, zein egoerara helduko den bikotea seme-alabekiko.
Horren ordez, erlazioa amaitzea erabaki duten bikote asko pairatzen ari diren egoera zailak elkar hobeto ulertzeko jarrera ekarri duela egiaztatu dute FBZek. Gurpegui sailburuordearen iritziz, "bikotea komunikazioak duen garrantziaz jabetzea ekarri du krisiak, hots, bikotekideen arteko nahiz seme-alabekiko komunikazioa".
Familia Bitartekaritzako Zerbitzua publikoa, doakoa eta borondatezkoa da, eta horretan, familia-gatazkei litezkeen irtenbideak bilatzeko orientatu eta laguntzen diete bikoteei gizarte, psikologia eta zuzenbidearen alorretako profesional aditu batek edo gehiagok. Telefono bidez hitzordua hartuz edo zuzenean bertaratuz jo daiteke zerbitzura, baina baliteke, baita ere, gizarte-zerbitzuek, Osakidetzak, eta abarrek bideratuta heltzea.
Bitartekaritzaren bidez honelakoak bezalako gatazkei ekin ahal zaie: gurasoen eta beren seme-alaben arteko edo familia biologikoaren eta harrerako familiaren arteko gatazka-egoerei, ahaideen arteko elikadura-arazoengatik sortutakoei, gurasoek aitona-amonei bilobekin harreman arruntak izatea galarazten dietenean, edo jaraunspen, ondorengotza edo familia-negozioengatik eraginikoei. Kasu horietan guztietan aldeek erabakitzen dute eta beraiek heltzen dira dituzten gatazken inguruko adostasunetara.
-
2012-08-27
Comentario de Twitter:
Ocho de cada diez procesos de mediación acaban en acuerdo. Gobierno Vasco Irekia :: Irekia http://t.co/GrUxWKXR