Berriak Eusko Jaurlaritza IX. leg
Eu

EAJK orain planteatu du etengabe blokeatu duen zerga-erreforma

2012.eko abuztuak 23

Eusko Jaurlaritza harrituta geratu da atzo EAJren presidente eta hautagai Iñigo Urkulluk egin zituen adierazpenengatik. Izan ere, jeltzaleen buruak esan zuenez, lehendakaria balitz zergen arloan erreforma bat egingo luke Euskadik behar beste baliabide ekonomiko eta finantzario izatea lortzeko.

Hau da, Urkullu gure zerga-sistemaren berrikuspena zuzentzeko prest agertu da hauteskundeen ostean Jaurlaritzaren buru bihurtzen bada, baina orain arte zorrotz ekin du egungo gobernuak eta lehendakariak behin eta berriro egin dituzten proposamenen kontra. Gogoan izan behar da azken bi urte eta erdian oposizioko alderdi nagusiak Jaurlaritzari esan diola ez duela eskumenik gure zerga-sistemaren arloan erreforma adostu bat planteatzeko, Estatutuak eta Lurralde Historikoen Legeak ezartzen dutenari jaramonik egin gabe.

Eta, bestalde, zerga-eredua berrikustea eta horrela orain arte ordaintzetik ihes egin dutenek zergak ordaintzea lortzea ez dela beharrezkoa ere defendatu izan du. Hemeroteketan eta agiritegietan jasota geratu dira Urkullu jaunak eta bere alderdiko beste kide batzuek “ateralditzat” jo zutela zerga-eredua bidezkoago eta eraginkorrago bihurtzeko egin zuen planteamendua eta ez zutela onartu iruzurraren kontra zorroztasun eta koordinazio handiagoarekin borrokatzea komeni zela. EAJren ustez, arazoa zen “euskal ekonomiaren behia gaixorik zegoela eta behar beste esne emateari utzi ziola”, horrela adierazi baitzuen Bizkaiko diputatu nagusiak.

Zer aldatu da? Zergatik onartzen du EAJk orain zerga-erreforma egitea komeni dela eta erreformaren buru izateko prest dagoela? Euskal herritarren beharrak edo gure ekonomiaren eta gure enpresen egoera? Ez. Galdutako boterea berreskuratzeko itxaropena, besterik ez. Zoritxarrez, Urkullu jaunaren adierazpenek erakusten dute oposizioan egoteak ez duela zuzendu EAJk Euskadiko erakundeei buruz duen kontzepzio patrimonialista, ezta bere interesak herritarrenen gainetik jartzeko duen joera ere.

EAJren hautagaiak “galdutako denbora” berreskuratu behar dela esan du, baina bi urte baino gehiago eman ditu Euskadi krisiaren eraginen kontra borrokatzeko hobeto hornitzeko funtsezkoa den erreforma bat blokeatzen. Txantxa hori onartezina da Jaurlaritzarentzat.

2 iruzkin
  • 2012.eko irailak 03

    Perdón, pero.... ¿esto es una noticia?

    Una plataforma de Gobierno Abierto NO ES ni un canal de opinión, ni una plataforma mediatica al servicio del gobierno, ni mucho menos un medio publicitario de las ideas de un partido politico (de NINGUN partido).

    Gran dia será cuando los politicos aprendan a diferenciar entre la función de gobierno y su propio interés por gobernar... este interés será legitimo, pero el uso de medios publicos e institucionales es, cuando menos, discutible.

    Al menos, podría haber sido publicada bajo el formato de "carta abierta de X" o "comunicado publico de Y".... o mejor aun, haberse publicado en los canales apropiados... (como la pagina web del partido)

    Un saludo

  • 2012.eko abuztuak 25

    seguiremos con "guerras de guerrillas"o con el argot fufbolistico "chupando balon,sin interesar el juego de equipo?.La union hace la fuerza.¿cOMO ESPERAMOS SALIR DE LA CRISIS SIN AUNAR ESFUERZOS ENTRE PARTIDOS,SINDICATOS,EMPRESARIOS Y EL 50% DE LA POBLACION QUE PERMANECE INDIFERENTE?,COMO PARA PONERNOS DE ACUERDO EN EUROPA.ALGUIEN ME DECIA HACE
    POCO: LA POLITICA ES UNA MILONGA QUE NOS CONTARON CUANDO ERAMOS PEQUEÑOS,Y ESA PERSONA RONDA LOS 70 AÑOS.ACABAREMOS DANDOLE LA RAZON?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan