Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

92,77 milioi euro ikastetxe publikoetako jantokietarako (2012-08-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abuztuak 21

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastu baten kontratua baimentzeko, kudeaketa zuzeneko jantokia duten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoei prestatutako bazkariak, lehengaiak eta antzeko zerbitzuak ematearen kontzeptuan, 2012/2013 ikasturterako.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran bazkari prestatuetarako, lehengaietarako eta hornidura horren moduko zerbitzuetarako 92,77 milioi euroko gastu-baimena onartu du, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden kudeaketa zuzeneko jantokiak dituzten ikastetxe publikoetarako.

2012/2013 ikasturtean euren jantokiak zuzenean kudeatuko dituzten ikastetxe publikoak 490 izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan