Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

53 milioi unibertsitateaz kanpoko beketarako (2012-08-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abuztuak 21

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzen duena, 2012-2013 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko dirulaguntzak finantzatzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horren bidez, unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak 2012/2013 ikasturterako eskolatzeko ikasketa laguntzen deialdia egiten da.

Dirulaguntzen zenbatekoa, guztira, 53 milioi eurokoa da, eta hezkuntza sistemako maila eta gradu hauetako ikasleei zuzenduta dago: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, H. Berezia eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra; Batxilergo-mota ezberdinetako lehenengo eta bigarren mailak eta erdi-mailako eta goiko mailako heziketa zikloak. Era berean, herri administrazioen titulartasuneko eskola ofizialetan egindako hizkuntza ikasketetarako ere badira, eta halaber, musika eta dantzako oinarrizko eta erdi-mailako irakaskuntzetarako, eta gainerako ikasketa berezietarako, beti ere, Hezkuntza Sailak onartutako ikasketa-plan bati erantzuten badiote eta ikasketa horiek bukatzean sailak emandako akademi titulu ofiziala lortzen bada.

Laguntza horiek osagai hauek estali ahal izango dituzte: Irakaskuntza, Joan-etorria edo Egoitza, Material Didaktikoa, Jantokia edo Konpentsatorioa edo mantentzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan