Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Gauzatu da Nekazaritza eta Itsas eta Arrantza eskolak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera transferitzeko prozesua (2012-08-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko abuztuak 21

Dekretua, HAZI, Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa, SA sozietateak kudeatzen dituen nekazaritza, itsaso eta arrantza alorretako prestakuntza zerbitzuko baliabideak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera eta Justizia eta Herri Administrazio Sailera eskualdatzeko dena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren, Isabel Celaren, propozamena jarraituz, gaurko bileran onartu du orain arte Ingurugiro, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera atxikita zeuden Nekazaritza eta Itsas eta Arrantza Prestakuntzarako eskolak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera transferitzen diren dekretua.

Gobernu Kontseiluak, horrela, argi berdea eman dio transferitze horri, erronka ekonomiko eta sozial berriei, baita nekazaritza-, itsas eta arrantza-eremuetan gertatzen direnei ere, aurre egiteko behar den prestakuntza eta birprestakuntza profesionala pertsonei errazago lortzeko aukera emango dien Lanbide Heziketako sistema integratu bat antolatzeko Eusko Jaurlaritzaren asmoari erantzuna ematen diona.

Arkaute, Fraisoro eta Derioko Nekazaritza Prestakuntzarako Eskolei eta Pasaia eta Bermeoko Itsas eta Arrantza Prestakuntzarako Eskolei, orain arte Pilar Unzaluk zuzentzen duen Sailaren menpeko Hazi korporazioak kudeatzen zituenei, eragiten die transferitzeak.

Erabaki honekin, 2012-2013ko ikasturteari begira, ikastegi horietan ematen den lanbide heziketak Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema den sektore publikoaren bizkarrezurrean sartzen da. Gainera, transferitutako bost ikastegiak ikastegi integratu bihurtuko dira eta, horregatik, hezkuntza-sistemaren zerbitzuak eta Lanbidek kudeatzen duen enplegurako prestakuntza eskainiko dituzte.

Gainera, Isabel Celaák zuzentzen duen Sailak, aurreko legealdietatik, lanbide-arlo horiei lotutako bi ikastetxe publiko ditu: Murgiako (Araba) Nekazaritzarako Lanbide Heziketako Institutua eta Mutrikuko (Gipuzkoa) Akuikulturako Itsas Eskola.

Dekretu horren bidez ondorengo ikastetxeak, izen generikoak eta espezifikoak Ikastetxeen Erregistroan jasota daude, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera aldatzen dira:

Itsasmendikoi ARKAUTE Bigarren Hezkuntzako Institutua
Itsasmendikoi DERIO Bigarren Hezkuntzako Institutua
Itsasmendikoi FRAISORO Bigarren Hezkuntzako Institutua
Itsasmendikoi PASAIA Bigarren Hezkuntzako Institutua
VICEALMIRANTE FONTAN LOBE (Bermeo) Itsas eta Arrantzarako Bigarren Hezkuntzako Institutua

Iruzkin bat
  • @Itsasmendikoi
    2012.eko abuztuak 23

    Comentario de Twitter:
    Gure zentroak Hezkuntzara pasatzen dira eta Itsasmendikoi Bigarren Hezkuntzako Institutuak deituko dira http://t.co/zYWi6rpL

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan