Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Legealdiaren hasierako helburuak beteta daude”

2012.eko abuztuak 22

Patxi López lehendakariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak urriaren 21ean egiteko erabakiaren arrazoiak azaldu ditu gaur. “Legealdiaren hasieran ezarri genituen helburuak beteta daude, esaterako, indarkeriarekin bukatzea, krisiari beste modu batean aurre egitea eta zerbitzu publikoak mantentzea”, azpimarratu du, “orain aurrekontu berriak prestatzeko behar baino denbora gehiago dago”.

Cadena SER irratian egin duen elkarrizketa batean Eusko Jaurlaritzaren buruak esan duenez, “akordioak bilatzeko unea da, baina Euskadin hauteskunde aurreko giro batean geunden eta adostasunak lortzea ezintzen ari zen. Hori dela eta, akordioak eta adostasunak lortzeko garai berri bat hasi behar dugu”. Euskadin zerga-arloan erreforma sakonak behar ditugu, baita erakundeen antolamenduan ere, bikoizketak eta gainjarpenak ekiditeko, eta hori EAJk nahiz PPk eragotzi zuten.

López ziur dago euskal herritarrak gai izango direla “eredu bakoitza, proiektu bakoitza eta herrialde honek behar duena identifikatzeko”. Horren harira, alderdi Popularra kritikatu du “murrizketen eredura” jotzeagatik, baita EAJ ere, “Euskadikoan murrizketak” egitea defendatzeagatik. Iñigo Urkulluri leporatu dio “berriro ere eredu identitario batera sartu nahi izatea 2015erako proposatzen duen esparru politikoarekin”. Halaber, Lópezek dioenez, Bildu eredua “betikora itzultzen da, hau da, pankarta etengabearen folklorea da, baina kudeaketa-lana egin behar duenean, geldi geratzen dela erakusten du”.

Lehendakariak bere burua zoriondu du hurrengo hauteskundeak “indarkeriaren mehatxurik eta presiorik gabe egingo direlako eta herritarrek askatasun osoz adieraziko dutelako beren iritzia, inork ere ez baitu bizitza arriskuan jarriko iritzia emateagatik. Euskadiren historiako albisterik onena eta inbertsiorik onena da”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)