Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak urriaren 21erako deitu ditu hauteskundeak

2012.eko abuztuak 21
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Patxi López lehendakariak iragarri du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak urriaren 21ean egitea erabaki duela. Eusko Jaurlaritzari gaur eman dio erabakiaren berri, oporraldien ostean Lehendakaritzan (Gasteiz) egin den lehenengo Kontseiluan.

Lehendakariak azaldu duenez, bozketen deialdia egin da “Jaurlaritzara iritsi ginenean hartu genituen konpromiso nagusiak bete ostean”, ETAren amaieraren ondoren, adibidez. “Euskal herritarrekin kontratu berri bat egiteko ordua da”, erantsi du.
Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko eta aurreko bileretan hartu dituen erabakiekin, Eusko Jaurlaritzak neurri egokiak hartu ditu jada krisiari aurre egiteko eta osasunean, hezkuntzan eta beste arlo batzuetan murrizketak egitea ekiditeko.

Lehendakariaren hitzetan, egungo Jaurlaritzak “frogatu egin du gestio ona ez dela murrizketa gehiago egitea, Rajoyren Gobernuak edo Kataluniako nazionalistek defendatzen duten bezala. Beste eredu bat dagoela erakutsi dugu, zorroztasuna eta hazkuntza bateratzen dituen eredu bat, hain zuzen, eta aldi berean ekoizpen-sistema berri eta lehiakor bat sortzen du. Gaur Euskadi herrialde modernoagoa eta libreagoa da Jaurlaritzara iritsi ginenean baino”.

Patxi Lópezek hedabideen aurrean egin duen agerraldian esan duenez, “hauteskundeetarako deialdia egiteko une egokia da, euskal herritarrek zehazteko garai berria zein eredurekin eta helbururekin kudeatu behar den.

Herritarren kontratua berritzeko ordua da, datozen lau urteetan Euskadi zein proiektu politikok zuzenduko duen erabakitzeko ordua da”. Gainera, ziur dago “herritarrek hautestontzietan erabakia hartu ondoren herrialde honetan elkarrizketarako eta akordioak lortzeko garai berri bat hasteko unea dela, Euskadi solidario, iraunkor eta lehiakor bat eraikitzen aurrera egiteko. Orain arte bezala krisiari eraginkortasunez aurre egiteko eta aldi berean bere Gizarte Zerbitzuak eta elkartasun-politikak mantentzeko eta indartzeko gai den Euskadi bat eraikitzeko”.

Lehendakariak ziurtatu duenaren arabera, gobernua “ez da geldi geratuko hauteskundeen egunera arte”, eta “herrialde honetan erreforma sakonak” egitearen alde agertu da, zerga-ereduaren gaineko erreformaren alde, besteak beste. “Orain arte ezinezkoa izan da, EAJk eta PPk beren erakundeak erreforma hori oztopatzeko erabili dituztelako”, eta “Eusko Jaurlaritzari kalte egin nahi izan diote, baina Euskadi osoa kaltetu dute”, gehitu du.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren buruak esan du hauteskundeak ez direla aurreratu diru-bilketen beherakadaren ondorioz. Lópezek azaldu duenez, Euskadi autonomia erkidegorik “kaudimentsuena da, alde handiarekin”.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.08.21)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-08-21n hartutako erabakiak

2 iruzkin
  • @NaiLarrakoetxea
    2012.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    @hablaqueescucho Es para enseñarles a subtitular. Más o menos. Cosas así: http://t.co/mN1tFDM1

  • @jorgenavos
    2012.eko abuztuak 21

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari convoca elecciones en Euskadi para el 21 de octubre. http://t.co/j8zD0Iaa

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)