Berriak Herrizaingoa
Eu

Aresek presoak gizarteratzeko plana defendatu du, “joko-arauak errespetatzen dituztenentzat”

2012.eko abuztuak 20

Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Rodolfo Aresen ustez, gizarteratze planean sartu nahi duten terroristek “ez dute kitatu gabeko kausarik izan behar justiziarekin, eta adierazi behar dute banda terroristaren indarkeriatik urrundu direla eta gizarteratzeko borondatea dutela”.

Ihes egindako presoei buruz Eusko Jaurlaritza aurretik lantzen ari zen planaren asmoa da “indarkeriatik urrundu, kitatu gabeko kausarik ez duten eta gizarteratzeko borondatea duten ETAko terrorista guztiek gizarteratzeko aukera izatea, baldin eta garbi uzten badute ETAtik urruntzen direla eta gurearen moduko gizarte libre batean txertatzeko borondatea dutela”, esan du Aresek.

Hedabideen aurrean Lehendakaritzan (Vitoria-Gasteiz) egindako adierazpenetan, Barne Sailburuak adierazi du ETAko presoen gizarteratzeak funtsezko baldintza bat bete behar duela, hots, “ETAko presoek garbi uztea banda terroristatik urrundu nahi dutela eta gizartean berriz integratu nahi dutela, joko-arauak errespetatuz”. Rodolfo Aresen iritziz, hori “egin beharreko bide bat da, eta ETAren partaidea izan ostean berriz gizarteratu nahi dutenen eskuetan dago, indarkeriatik urrunduz”.

Sailburuak bere errespetua adierazi du terrorismoaren biktimen elkarteek gai honen inguruan duten jarreragatik, baina defendatzen du “indarkeriatik behin betiko urrundu nahi dutenek aukera izatea gizartean berriz integratzeko, horixe baita demokraziaren handitasuna”, zehaztu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)