Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotrenek gaueko zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 18tik 26ra

2012.eko abuztuak 16

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu abuztuaren 18an hasiko den eta igandean, abuztuaren 26an, amaituko den Bilboko Aste Nagusian. Zirkulazio berezi horiek honako linea hauetan eskainiko dira: Txorierri (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo) eta Durangaldea eta Deba Barrena (Bilbo-Donostia).

Gaueko tren zerbitzu bereziaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

TXORIERRI (Bilbo – Lezama):


•    Zazpi Kaleak – Lezama: zirkulazioak ordu betez behin larunbatera arte, abuztuaren 25era arte.
•    Lezama – Zazpi Kaleak: zirkulazioak ordu betez behin larunbatera arte, abuztuaren 25era arte.

DURANGALDEA/DEBA BARRENA (Bilbo – Elgoibar – Deba):

•    Deba – Bilbo: Abuztuaren 18an eta 25ean, zirkulazioak Debatik 1:35ean, 3:35ean eta 5:35ean
•    Elgoibar – Bilbao: Abuztuaren 19an, 20an, 21ean, 22an, 23an eta 24an, zirkulazioak Elgoibartik 1:55ean eta 3:55ean. 19an, 20an, 21ean, 22an, eta 23an irteerak 5:18an. Abuztuaren 24an, zirkulazioa 5:55ean. Abuztuaren 18an, 24an eta 25ean, zirkulazioa 7:19ean.
•    Durango – Bilbo: Abuztuaren 18an eta 25ean, zirkulazioak Durangotik 18:12an, 19:12an, 20:12an, 21:12an, 22:01ean, 22:16an, 22:44an, 23:15ean, 2:33an, 4:33an eta 6:33an (horrez gain, beste zirkulazio bat Zornotza/Amorebietatik 21:48an). Abuztuaren 19an zirkulazioak 18:12an, 19:12an, 20:12an, 21:12an, 22:01ean,  22:16an, 22:44an, 2:33an eta 4:33an (horrez gain, beste zirkulazio bat Zornotza/Amorebietatik 21:48an). Abuztuaren 20an, 21ean, eta 22an, zirkulazioak 22:01ean, 22:44an, 2:33an eta 4:33an (horrez gain, beste zirkulazio bat Zornotza/Amorebietatik 21:25ean). Abuztuaren 23an, zirkulazioak 22:01ean, 22:44an, 23:15ean, 2:33an eta 4:33an. Abuztuaren 24an, zirkulazioak 22:01ean, 22:44an, 23:15ean, 2:33etan, 4:33an eta 6:33an.
•    Bilbo – Durango: Abuztuaren 18an eta 25ean, zirkulazioak Durangorantz 19:30etan, 21:36an, 23:00etan, 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:50ean, 6:07an, 6:46an eta 7:30ean. Abuztuaren 19an, zirkulazioak 19:30ean, 21:36an, 23:00etan, 23:30ean, 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean. Abuztuaren 20an, 21ean eta 22an, zirkulazioak 23:30ean, 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean. Abuztuaren 23an, zirkulazioak 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean eta 4:50ean. 24an, zirkulazioak 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:50ean, 6:07an, 6:46an eta 7:30ean. Abuztuaren 26an, zirkulazioak 23:50ean eta 1:50ean.
•    Bilbo – Deba: abuztuaren 18an, zirkulazioak Debarantz 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean (horrez gain, beste zirkulazio bat Elgoibarreraino 5:50ean). Abuztuaren 19an, 20an, 21ean, 22an eta 23an zirkulazioak Elgoibarreraino 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean. Abuztuaren 24an zirkulazioak Elgoibarreraino 23:50ean, 1:50ean, 3:50ean eta 5:50ean. Abuztuaren 25ean zirkulazioak Debaraino 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean

URDAIBAI (Bilbo – Bermeo):

•    Bermeo – Bilbo: zirkulazioak bi orduz behin gaueko zati nagusian.  
•   Bilbo - Bermeo: zirkulazioak bi orduz behin gaueko zati nagusian, indartze puntualekin  Zornotza/Amorebietarantz edo/eta Gernikarantz.          

Tranbia egunean 22 orduz

Beste alde batetik, Bilboko tranbiak 22 orduz zirkulatuko du Aste Nagusian. Jai egun horietan, tranbiako zerbitzuak goizeko 7:30etatik 5:08ra funtzionatuko du, eta su artifizialak jaurtitzen diren unean baino ez da etengo, gaueko 22:08tik 23:09ra.

Halaber, Aste Nagusian, Atxuriko eta Pio Barojako geralekuen artean, tranbiak goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:15ak bitartean baino ez du zirkulatuko (astegunetan) eta goizeko 9:30etatik arratsaldeko 18:00ak bitartean (jaiegunetan).

Tranbiaren zirkulazio maiztasuna, bi noranzkoetan, honako hau izango da:

•    7:30etatik 22:00etara: 15 minutuz behin
•    23:28tik 23:58ra: 10 minutuz behin (La Casilla-Pio Baroja noranzkoan)
•    23:58tik 4:28ra: 15 minutuz behin (La Casilla – Pio Baroja noranzkoan)
•    23:18tik 23:38ra: 10 minutuz behin (Pio Baroja – La Casilla noranzkoan)
•    23:38tik 5:08ra: 15 minutuz behin (Pio Baroja – La Casilla noranzkoan)

Abuztuaren 26ko gauean azken zerbitzua Pio Barojatik 2:08an izango da eta La Casillatik 1:28an.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek geralekuetan eta geltokietan, Atxuriko Bezeroen Arretarako Bulegoan, www.euskotren.es web gunean eta 902 543 210 telefono zenbakira deituz lor dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan