Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak hamaika milioi inbertitu ditu bost euskal enpresatan

2012.eko abuztuak 15

 - Gestión Global de Matricería, FGM S.Coop., Histocell, Lagun Artea eta Abra Focus Investment izan dira Arrisku Kapitaleko sozietate publikoaren bidez uztailean gauzatu diren operazioen onuradunak. 800 lagun enplegatzen dituzte guztien artean.

- Aurten, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako Arrisku Kapitaleko Sozietateak 14,6 milioi euro inbertitu ditu EAEn kokatutako 9 konpainiatan.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita dagoen Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietateak (AKEKS) hamaika milioi euroko inbertsioa onartu du bost euskal enpresatan. Uztailean zehar gauzatu diren operazio horien helburua da hedapen zein sendotze planak egiten laguntzea konpainiei.

Arrisku Kapitalaren Sozietateak  bost enpresatan parte hartu du. Bostetatik lehena Gestión Global de Matriceria da, trokelgintzako eta matrizegintzako makinak, tresnak eta horien osagarri guztiak fabrikatzen dituena.  Fabrika Bizkaian kokatuta dago eta 22 langile dauzka. Bigarrena  FGM, S.Coop da, Mondragón Korporazioaren barruan dauden eta altzariaren sektorean diharduten Fagor Mueble, Danona eta Coinma enpresen bat egitetik sortu den sozietatea. Sozietate horiek enpresa bakar batean elkartu dira, lehiakortasun handiagoa lortzeko, beraz espero dute salmentak %15 handituko direla urte honetan. Sozietate berri horrek 146 langile enplegatzen ditu. 

Hirugarren operazioa Histocell enpresan egin da; 38 langile dituen enpresa bioteknologiko bat da eta kapital zabalkunde bat egin du non bere bazkideek parte hartu baitute. Laugarrena Lagun Artea da, siderurgiaren eta galdategien sektorean proiektuak egiten dituen enpresa.  Konpainia honek 285 langile ditu.

Eta azkena Abra Focus Investment da. Enpresa honek beira ekoizten du eta 310 langile enplegatzen ditu.

Urte honetan zehar, operazio horiez gain beste lau euskal enpresatako kapitaletan sartu da Sozietatea. Arrisku Kapitalak 14,6 milioi euroko inbertsioa egin du zazpi hilabeteotan  bederatzi operazio horiek gauzatzeko.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa (AKEKS, S.A.) SPRI Taldearen (enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoaren) barruan dagoen sozietate bat da eta bere funtzioa da finantza funtsak atzematea euskal enpresei laguntzeko.

1985etik dago martxan eta aldi baterako inbertsio minoritarioak egiten ditu finantzazkoak ez diren eta kotizazio ofizialik ez duten enpresen kapitalean. Arrisku Kapitalaren akziodun nagusia Eusko Jaurlaritza da SPRIren bitartez, baina Kutxabankek eta Modragón Taldeak ere gutxiengodun parte-hartzeak dituzte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan