Berriak
Eu

EHUko uda ikastaroek gainzorpetzea, hipotekak eta kontsumo arduratsuari ekingo dizkie

2012.eko abuztuak 13

EHUko Uda Ikastaroen XXXI. Edizioak “Gainzorpetzea, hipotekak eta kontsumo arduratsua” ikastaroa emango du. Ikastaroa profesionalei, unibertsitate irakasle eta ikasleei zuzenduta dago eta bi jardunaldietan ospatuko da (irailak 5 eta 6), Donostiako Miramar Jauregian.

Ikastaroaren egitaraua, Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuaren laguntzarekin, EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak eta Bizkaiko Zuzenbide Fakultateak prestatu dute. Guztira 20 orduko iraupena du eta hitzaldiak zein mahai-inguruak eskainiko ditu, kontsumoaren arloko profesional eta adituen parte hartzearekin.

Ikastaroaren helburuak dira hipoteka-maileguak ez ordaintzeagatik gertatzen diren kaleratzeen alternatibarik dagoen aztertzea, baita gainzorpetzearen eta kontsumo-kredituen artean dauden loturak ere.

Krisiaren eraginez kontsumitzaileak euren kontsumitzeko ohiturak berriz planteatzen hasi dira. Etorkizun ekonomikoaren ziurgabetasunak kontsumo jasangarri eta eraginkor ohiturak sortu ditu pertsona askorengan, hauek dituzten eskubideei buruz hobeto informatu eta gauzatzen dituzten heinean dagozkien erakundeetan: KIUBak, kontsumoko arbitrajea, epaitegiak, kontsumitzaileen elkarteak, etab. Zentzu horretan, ikastaroak kontsumo-arlo jakin batzuetan kontsumitzaileek duten babesa aztertu nahi du.

“Gainzorpetzea, hipotekak eta kontsumo arduratsua” ikastarorako izen-ematea zabalik dago, plazak agortu arte.

 

Ikastaroari buruzko informazio gehiago:

http://udaikastaroak.i2basque.es/portal/images/CursosPDF/48.pdf

http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.htm

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko