
Enpresen eskaerek proiektu estrategiko berrietarako % 48,8 gora egin dute 2012an
Eusko Jaurlaritzaren Etorgai programak industria-ikerketa estrategikorako proiektuak bultzatzen ditu, eta 2012an 64 eskaera jaso ditu; kopuru handiena sortu zenetik.
Etorgai programaren 2012ko deialdiak 42 milioi euroko zuzkidura du.
Etorgairen 2012ko deialdiak guztira 151 milioi eurotik gorako inbertsio ekarriko du I+G industrial estrategikoan datorren 2012-2014 hirurtekorako, eta 256 enpresei diruz lagunduko die.
Programak kate-efektu positiboa sorrarazten du atxikitzen zaien sektoreetan, eta enplegua eta aberastasuna dakartza Euskadirentzat.
I+Gari laguntzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Etorgai programa 42 milioi euroz zuzkitu da 2012an. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 64 eskaera jaso ditu; hau da, iaz aurkeztutakoak baino % 48,8 gehiago.
Programak aukera eman du enpresek I+Gko inbertsioa areagotzeko. Izan ere, 2008an sortu zenetik, 20 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura % 110,5 igo da, 2012an 42 milioi eurora iritsi arte. Aurrekontua igotzeak Euskadiko enpresa gehiagori aukerak zabaldu dizkie. Hala, eskaerek % 326,66 gora egin dute (2008ko 15etik, 2012ko 64ra). Euskadin industriak garapen teknologikoaren eta, ondorioz, lehiakortasunaren ildotik lan egiten duenaren adierazgarri da hori.
2012ko ebazpenaren bidez, I+Gko jardueretan 151 M €-tik gorako inbertsioa egingo duten 256 enpresei diruz lagunduko zaie (zuzkidura publikoa barne dela). Euro publiko bakoitzeko, inbertsio pribatuko 2,5 euro mugituko dira.
Aurten aurkeztutako eskaeren artean, fabrikazio aurreratuko teknologietako inbertsioarekin lotutako proposamenak eta horien kopurua nabarmentzen dira, % 42 baitira. Ildo beretik, garraioaren, IKTen eta energiaren merkatuak, batera, eskararen % 70 dira. Hori argiro bat dator euskal enpresa-sarearen errealitatearekin, eta gure enpresek berrikuntzaren eta dibertsifikazioaren alde egiten ari diren apustuarekin.
Onartutako proposamenak ZTBP 2015 planean ezarritako alor zientifiko-teknologikoetan biltzen dira, eta honako ardatz-esparru eta -merkatu hauei dagozkie:
Esparrua |
Proposamenak |
Aurrekontu osoaren % |
Onartuak |
Onarpen-ratioa |
Biozientziak |
6 |
% 8,1 |
6 |
% 100 |
Nanozientziak |
6 |
% 7,9 |
5 |
% 83 |
Fabrikazio aurreratua |
22 |
% 42 |
17 |
% 77 |
Esparru orokorra |
30 |
% 42 |
12 |
% 40 |
Ardatz-merkatuen arabera:
Merkatua |
Proposamenak |
Aurrekontu osoaren % |
Onartuak |
Onarpen-ratioa |
Zahartzea |
1 |
% 1,66 |
1 |
% 100 |
Arlo digitala |
17 |
% 22,27 |
7 |
% 41 |
Zientziaren industriak |
1 |
% 1,42 |
0 |
% 0 |
Garraioa eta iraunkortasuna |
11 |
% 28,49 |
7 |
% 64 |
Energia |
17 |
% 28,49 |
14 |
% 82 |
Globala |
17 |
% 24,08 |
11 |
% 65 |
Etorgai programa
Etorgai programak enpresa-ekimen estrategikoak garatzearen alde egiten du. Horiek enpresa-lidergotik abiatuta sortuak, eta lankidetzan eta Euskal Herriaren ahalmen zientifiko-teknologikoetan oinarrituak izan behar dute. Euskal ekonomiaren proiektu traktoreak dira, eta enplegua sortzera, euskal enpresa-sarea dibertsifikatzera eta lehiakortasuna hobetzera daude bideratuta.
Onuradunak enpresak dira soilik (fundazioak eta enpresa-elkarteak barne direla). Enpresek gutxienez 3 enpresako partzuergo batean parte hartu behar dute. Horietako batek, gutxienez, ETEa izan behar du, eta besteak handia edo ertaina.
Etorgai proiektuen bereizgarriak dira planteatutako berrikuntzaren alderdi globala eta I+G+b-ko inbertsioaren intentsitatea. Euskal Herriko enpresen banako helburuak lortzeko eta bertako ekonomiaren gainean trakzio-ahalegina egiteko nahikoak izan behar dute, nazioarteko bihurtzen laguntzeko. Proiektu horiek gehienez 3 urte iraun dezakete eta aurkeztutako aurrekontuak, guztira, 4 milioi eurotik gorakoa izan behar du. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ez da itzulgarria, eta aurrekontu galdagarriaren % 30 eta % 45 bitartekoa da.
Etorgai programa Eusko Jaurlaritzak duela hiru urte abian jarritako lankidetza publiko-pribatuko politikan sartzen da, eta 2010-2013 aldirako lehiakortasun-planean ezarritako helburu komun bati ekiteko bidea ematen du. Helburu hori da Euskadi berritzaile, lehiakor, ireki, iraunkor eta solidario bihurtzea.
Aurrekontuaren murrizketa-egoera gorabehera, Etorgaik % 22tik gora igo du bere aurrekontua 2012an. 2009. urtearekin alderatuta, aurrekontua % 83 handiagoa da, eta ezohikoa izan zen 2010ak besterik ez du gainditzen. Urte horretan, +Euskadi Planean jasotako aparteko apustuari esker, aurrekaririk gabeko ETORGAI deialdia egin zen, 55 milioi eurokoa, hain zuzen.
Horrelako programek Euskadin bidea eman dute 2010ean erregistratutako BPGaren gainean % 2,08ko I+Gko inbertsio-datura iristeko.
-
2012-08-14
Comentario de Twitter:
Irekia - Enpresen eskaerek proiektu estrategiko berrietarako % 48,8 gora egin dute 2012an http://t.co/mCMQ8dPU