Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

EEEk 40 milioi euro inbertitu zituen 2011n energia proiektuetan

2012.eko irailak 02

Inbertsio gehienak EEEren partaidetza duten enpresetan burutu ziren, ibilgailu elektrikoa, sare elektriko adimendunak eta itsas energia garatzeko enpresetan  

  • - Inbertsioez gain, EEEk 21,7 milioi euro eman zituen diru laguntzetan, erosketetan eta inbertsioetan 90 milioi euro sorrarazi zituztenak.
  • - Mutrikuko olatuen planta inauguratu eta abian jarri izana garrantzi handikoa izan da teknologiaren ikuspuntutik.

2012ko irailaren 2a - Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko energia agentziak, 2011ko ekitaldian burututako inbertsioak 40 milioi euro baino gehiago izan ziren; zehazki, 40,303 milioi euro. Kantitate horren zati handiena ibilgailu elektrikoari, sare elektriko adimendunei eta olatuen energiari lotutako Lidera izeneko ekimenetan inbertitu zen. Proiektu horietaz gain, EEEk 21,7 milioi euro ere eman zituen diru laguntzetan. 

Euskadiko ekonomia eta enpresen jardueretarako batere erraza ez zen testuinguru batean, Energiaren Euskal Erakundeak bideratutako baliabide eta ekintza gehienak jarduera ekonomikoa eta enplegua sortarazten dituzten ekimen eta proiektuak sustatzeko izan ziren, "Euskadi eredua" izan nahi den adibiderik adierazgarriena osatuz.

Lehenik eta behin, energia aurrezteko, eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera areagotzeko laguntza programak azpimarratu behar dira, garrantzitsuak izan baitira energia egitasmoak sustatzeko. Programa horien bidez, EEEk ia 22 milioi euro eman zizkien diru laguntzetan enpresa, erakunde publiko eta partikularrei. Horren ondorioz, erosketetan eta proiektuetan 90 milioi euro sorrarazi zituen. Diru laguntza horien kantitate handi bat EEE-IDAEren hitzarmenaren bitartez bideratu zen; zehazki, 12,66 milioi euroko aurrekontua zuen hitzarmenean jasotako 41 neurrien bidez.

Teknologia aldetik, urtetan garatzen egon ondoren, iaz ofizialki inauguratu ziren bi proiektu enblematiko nabarmendu beharra dago. Alde batetik, olatuez baliatuta, energia elektrikoa sortzeko planta Mutrikun; eta bestetik, CIC energiGUNE (Ikerketa Zentro Korporatiboa) Arabako Teknologia Parkean. Mutrikuko planta mugarri bat izan da EEEren apustu estrategikoan itsas energien alde. Izan ere, Europa kontinentaleko lehen instalazioa da olatuen bidezko elektrizitatea sortu eta sarera, kontsumorako, bideratzen duena. CIC energiGUNEri dagokionez, Energibasque deritzon estrategia teknologikoan funtsezko azpiegitura bihurtu da. CICen energia metatzearen alorreko produktu eta patenteak lortzeko egingo diren oinarrizko ikerketa lanak garrantzi handikoak izango dira alor horretako enpresentzat, goraka ari den eta etorkizun oparoa izango duen merkatu horretan konponbide berritzaileak eskainiko baitizkie.

Energia alorrean enpresen eta jarduera ekonomikoaren eragile dinamizatzaile den aldetik, EEEk egindako inbertsio gehienak partaidetzako enpresen bidez burutu dira. Enpresa horiek garatutako jarduerak eragin erakarlea izan du kasuan kasuko balio kateetan. Alde horretatik, nabarmentzekoak dira energia arloko Lidera proiektuak, 2011n enpresen jardunean lehen eragin onuragarriak ematen hasi zirenak. Proiektuok hauexek izan dira:

  • - IBIL, EEEk eta Repsolek eratutako sozietatea, bakoitzak %50eko partaidetzarekin, Euskadin ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura zabaltzeko xedez. Azpiegitura hori garatzen hasteko, kargatzeko lehen guneak eta berauen kontrol eta komunikazio sistemak kontratatzeari begirako lizitazio agiriak prestatu eta argitara eman zituen. Enpresa esleipendunek arin eta fin lan egin zuten 100 karga-gune baino gehiago hornitzeko. Kargatzeko gune horiek instalatzeaz gain, IBILen kontrol gune aitzindaria ere abian jarri zen iazko azaroan. Horrek guztiak agerian uzten du Euskadi erreferente nabarmenetakoa dela ibilgailu elektrikoaren garapenari lotutako teknologian eta negozio eredu berrietan. IBILen kapital gehikuntza egiteko, EEEk 5 milioi euroren ekarpena egin zuen 2011n.
  • - BIDELEK SAREAK Iberdrola Distribución-ek (%54) eta EEEk (%46) eratu zuten 2011ko azken hiruhilekoan, sare elektriko adimendunak ezartzeko eta hedatzeko Bilbon eta Portugaleten. Proiektuaren lehen fasea gauzatzeko, BIDELEKek ekipoak esleitu zituen. Hala, 30.000 kontagailurekin batera, 150 transformazio zentro inguruko telekudeaketa, ikuskapen eta automatizazioa egiteko ekipoak esleitu ziren.
  • - Itsas energien alorrean, Bimep S.A. sozietatea sortu zuten EEEk eta IDAEk, 10 milioi euroko kapitalarekin, Lemoizko Armintza aldeko olatuen energian gailuak saiatu edo esperimentatu eta probatzeko azpiegitura dena. Sozietatean EEEk %80ko partaidetza du eta Espainiako Gobernuaren energia agentzia den IDAEk %20koa. 2011n, EEEk bimep azpiegituraren hornigai garrantzitsuenak lizitatu eta esleitu zituen (urpeko kablea eta azpiestazioa), enpresa esleipendunek instalatzeko lanak hasteko eta itsas azpiegitura lehenbailehen abian jartzeko.

2011ko ekitaldian, zergak ordaindu ondoren, EEEk 157 milioi euroko irabazia izan zuen, Aurreko ekitaldian bezala, emaitza horretan eragin handia izan zuen EEEk Naturgasen zituen akzioen salmentak, %10 izan zena 2011n. Era berean, azpimarratzekoa da Eusko Jaurlaritzari egindako 160 milioiko diru-transferentzia 2011ko ekitaldian.

5 iruzkin
  • @Gtzl
    2012.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @TCI_2012: Basque Gov. invested €40M in energy projects in 2011 http://t.co/6fb6ntq8 Learn more at Renewable Energy #clustertour http ...

  • @orkestra
    2012.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @TCI_2012: Basque Gov. invested €40M in energy projects in 2011 http://t.co/6fb6ntq8 Learn more at Renewable Energy #clustertour http ...

  • @MatsWilliams
    2012.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @TCI_2012: Basque Gov. invested €40M in energy projects in 2011 http://t.co/6fb6ntq8 Learn more at Renewable Energy #clustertour http ...

  • @jamierwilson
    2012.eko irailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @TCI_2012: Basque Gov. invested €40M in energy projects in 2011 http://t.co/6fb6ntq8 Learn more at Renewable Energy #clustertour http ...

  • @SmartGridSpain
    2012.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    El EVE realizó en 2011 inversiones en proyectos energéticos por valor de 40 millones de euros. http://t.co/pbmVfHzW

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan