Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industriak 4.100 teknologia berritik gora ezarri ditu urte bakar batean, 800 euskal mikroenpresa baino gehiagotan

2012.eko abuztuak 03

MikroETEek eta autonomoek IKTen mundura egindako hurbilketan, ezarle edo aholkulari teknologikoen talde baten laguntza zuzena eduki dute dohainik.

'Implantaris' programa 10 enplegatu baino gutxiago dituzten enpresetarako eta autonomoentzako programa bat da

Mekanikariek, ostalariek eta merkatariek teknologia berrien esparruan dituzten beharrei buruzko informazioa jasotzen dute, SPRIren bitartez. Programan Euskadiko mikroETE guztiek parte har dezakete jada

Aipatutako 4.100 eskabideak, enpresa Interneten kokatzeko, Interneteko ataria sortzeko, Google maps-en birtualki agertzeko eta enpresaren kudeaketa eraginkorra egiteko eskabideak dira

Sektorerik aktiboena txikizkako merkataritzarena da (% 59). Parte hartzeko, www.euskadinnova.net atarian izena eman dezakete enpresek.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 4.100 soluzio informatiko eta teknologia berrien soluzio ezarri ditu, urte bakar batean, 800 mikroenpresa baino gehiagotan, eta euskal enpresa-ehunari laguntzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren sozietate publikoak barne hartzen dituen SPRI erakundearen bitartez egin du ezarpena. Hiru sektore zehatz aukeratu dira, "Txikizkako merkataritza", "Motordun ibilgailuak mantentzea eta konpontzea" eta "Edarien saltokiak eta Jatetxeak", eta sektore horietako mikroenpresetan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak (IKT) martxan jartzeko prozesu bat ireki da, lehiakortasuna areagotze arren. Modu horretara, EAEko 13.000 negozio ingururen kasuan, 10 enplegatutik beherako negozioak edo autonomoak barne hartuta, behar informatikoei buruzko diagnostikoak egiteko aukera eman zaie mekanikari, ostalari eta merkatariei. Inplantaris" izeneko ekimena irekita dago, jada, sektore guztientzat.

Dagoeneko 800 negoziok baino gehiagok parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzaren ekimen honetan, informazioaren teknologiei etekina ateratzeko eta lehiakortasuna hobetzeko. 232 negoziok sortu edo hobetu dute beren Interneteko ataria; 437 ari dira gizarte-sareko profila dinamizatzen, ezagutzera emateko eta bezero berriak erakartzeko; 769 negozio kokatu dira mapa birtualetan, QR kodeekin; 458k dituzte sustapenak sms bidez edo e-postaz bidaltzeko aplikazioak eta jarduera eraginkortasunez kudeatzeko bitartekoak; eta 464 negoziok lortu dute 4 IKT soluzioren ezarpena gutxienez.

800 mikroenpresen artetik % 59 janari-edariak ez diren salgaien txikizkako dendak dira; % 12 edari-establezimenduak eta jatetxeak; % 5 ibilgailuen tailerrak; eta gainerakoa (% 24), beste sektore batzuetakoak dira (aholkularitzak, akademiak, hotelak, elikagaien merkataritza eta estetika-zerbitzua). Horiez gain, prestakuntza-prozesua egiten ari dira 630 negoziotan.

Informazioaren Gizartearen ekimen honek dakarren hobekuntzarik nabarmenena da, IKT soluzioak ezarri dituzten negozioen % 71k hobetu dutela marka-irudia eta % 66k hobetu dutela bezeroak erakartzeko modua. Adierazitakoaz gain, % 62k bezero gehiago lortu dituzte, web-ean kokatzeko eta ezagutzera emateko kanal berrietatik, eta % 38k salmentak areagotzea lortu dute eta bezeroek zerbitzuarekiko erakutsitako asetasuna hobetu da.

Izena eman dutenen artetik % 80k negozioa sustatzeko beharra adierazi dute parte hartzeko arrazoi nagusitzat. Bigarren arrazoia da negozioaren irudia modernizatzea eta bezero berriak erakartzea (% 60). Halaber, arrazoien artean aipatu dira: bezeroaren leialtasuna (% 55), kostuak eta denbora aurreztea (% 50), zerbitzua pertsonalizatzea (% 40), informazioaren segurtasuna (% 40) eta egokitzapen teknologikoa (% 30).

Hiru sektoreen egoerari buruzko datuak

Txikizkako merkataritzako enpresen mikroETEen kopurua (7.661), Euskadiko guztizkoaren % 98,8ra iristen da. 4 denden artetik hiruk dute ordenagailu bat. Gehiengoek mahai gaineko ekipoak dituzte eta gero eta gehiago ikusten dira funtzio anitzeko ekipoak, eramangarriak eta informatika-zerbitzariak. Posta elektronikoa da gehien erabiltzen den zerbitzua, eta oso distantzia gutxira daude mugikorraren posta edo estraneta, eta dagozkien IKT adierazleak gainerako sektoreek dituztenak baino baxuagoak dira. Dena den, oinarrizko azpiegitura teknologikoaren ezarpenean gainerako sektoreen parera iristen ari dela esan behar da.

Ostalaritzaren sektoreak % 27ko portzentajea du (3.345 mikroETE) Euskadiko ostalaritzako enpresen guztizkoan, eta edarien sektoreko mikroETEak dira Euskadiko ostalaritzako mikroenpresen guztizkoaren % 68. Jatetxeen % 12k dute ordenagailua eta % 9k dute posta elektronikoa eta Internet.

Ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko sektoreko mikroETEak dira Euskadiko horrelako enpresen guztizkoaren % 96 (2.007 mikroETE). Honako hau da informazioaren teknologietan duten ekipamendua: ordenagailua, % 73,9; Internet, % 66,5; eta posta elektronikoa, % 64,7.

Emaitzak eta balantzea

Programari esker, enpresa guztiek eskura dituzte, ekimenaren web-ean (http://www.euskadinnova.net/es/portada-euskadiinnova/soluciones-para-micropymes/587.aspx,), IKT soluzioen katalogoa, ikastaroen zerrenda eta ekimenaren bloga. Erabiltzaileek aukera dute bertara sartzeko, eta ezarri diren soluzioei buruzko zalantzak argitu ditzakete E-Kontsulta zerbitzuan (www.ekontsulta.net).

Horrezaz gainera, Wiki bat erabil daiteke. Soluzio bakoitzaren deskribapenaz gain, horrekin lotutako produktuak eta diru-laguntzei eta bestelako programa batzuei buruzko informazioa eskura daiteke.

Parte hartu duten mikroenpresek azpimarratu dutenez, aholkularitza bat jarraituz IKTen munduan sartzeko azken bulkada izan da programa. Bestalde, balorazio oso positiboa jaso du negozioan bertan eta dohainik aditu-talde baten laguntza eduki izanak. Izan ere, eskainitako soluzioak egokiak izan dira benetako beharrei eta arazoei erantzuteko eta 2.0 negozio bihurtu dira.

Programa martxan jarri zenetik urte bat eta hiru hilabete igaro dira eta negozioek etekina atera diotela ikus daiteke: bezero berriak lortu dira, web-ean kokatzeko eta ezagutzera emateko kanal berrietatik, bezeroek zerbitzuarekiko erakutsitako asetasuna hobetu egin da eta, ondorioz, salmentek gora egin dute azken hilabeteetan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 3a

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan