Berriak Lehendakaritza
Eu

Limako euskal etxearen lehendakariaren alargunak eta semeak Lehendakaritza bisitatu dute

2012.eko uztailak 30

Martha de Ortúzar eta Víctor Ortúzar, Limako euskal etxearen lehendakariaren alarguna eta semea, Lehendakaritzan izan dira gaur. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Guillermo Echeniquek eta Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako Zuzendaritzako lan-taldeak harrera egin diete, eta bi liburu oroigarriak banatu dizkiete, bat alargunarentzat eta semearentzat, bestea Limako euskal etxearentzat.

 

Ale horiek Patxi Lopez lehendakariak eskuz idatzitako eskaintza dakarte, bere doluminak eta esker onak erakusten, Víctor Ortúzar urte askotan izan baitzen Limako euskal etxearen lehendakaria, eta partaidea Kanpoko Euskal Gizataldeen Munduko Batzarren lehenengo lau edizioetan.

 

Igazko azaroaren hasieran, Donostiako Kursaal Jauregian batzarraren bostgarren edizioa hasten zenean hain zuzen ere, hil zen Liman Víctor Ortúzar. Bere heriotzaren berriak atsekabe handia piztu zuen bostgarren biltzarrean, eta bihotz-bihotzetiko omenaldia egin zioten.  

 

 

Martha de Ortúzar eta bere semea Perutik etorri dira Euskadira Víctor Ortúzarren errautsak Zierbenan lagatzeko. Berak bertan eman zituen haurtzaroko eta gaztaroko urteak eta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Martha de Ortúzar, Víctor Ortuzar, Benan Oregi, Manu Meaurio