Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza, osasun-prestazioen Dekretua bertan behera uztearen erabakiaren aurrean

2012.eko uztailak 26

Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoen arduradunekin eta Osasun eta Gizarte Arazoetako sail arduradunekin bildu da gaur Lehendakaria, Ministroen Kontseiluak eskatuta, Epaitegi Konstituzionalak 114/2012 Dekretua bertan behera uzteko erabakiaren ondorioak aztertzeko, aipatu Dekretuak indar gabe uzten zuen Euskadin iragan apirilean Gobernu zentralak onartutako koordainketa farmazeutikoa.

Eusko Jaurlaritzak berriro agertu nahi du botikak koordaintzearen aurkako jarrera, sozialki ez dela bidezko irizten baitio, izan ere, gure gizarteko kolektiborik ahulenak zigortzen ditu, eta kaltegarria da gure Osasun Sistemarako, Euskadiko herritarroi urte luzeetan zehar eraikitzea hainbeste kostatu zaiguna,  lagun askoren ahalegina eskatuz.

Osasun publikoaren zerbitzuen ordainketa herritarrei inposatzen dien murrizketa erabaki honek ez du bilatzen sistemaren benetako sostengarritasunik, ezta kontu publikoak orekatzerik, eta modu bidegabean banatzen ditu krisialdiaren aurreko sakrifizioak. Austeritatearen azaroari aurre egiteko badela beste modurik erakutsi du Euskadiko Gobernu sozialistak azken  hiru urte eta erdiotan eta aurrezki handiagoak lortu daitezkeela, zerbitzu publikoak murriztu gabe.

Rajoyren gobernuak inposatu nahi digun neurriak Euskadiko eskumenak urratzen ditu eta zuzenbidearen aurka mugatzen du gure autogobernua, hortaz, agortu egingo ditugu defendatzeko ditugun bide guztiak.

Argudio hauek erabiliko ditugu planteatutako eskumenen gaineko gatazka honetan, gaiaren muina aztertzea tokatzen zaionean, Auzitegi Konstituzionalak kontuan hartuko dituelakoaren uste osoaz.

Ezin litekeenez beste modu batera izan, Eusko Jaurlaritzak obeditu egingo du, bat ez datorren arren, ekainaren 26ko 114/2012 gure Dekretua kautelaz bertan behera uzteko erabakia. Ondorioz, Osakidetzako botikak agintzeko eta emateko sistemak egiteko prest daudenean ezarriko dira aipatu dekretua bertan behera uztearen ondorioak.

Dena den, Jaurlaritza hasia da formula egokiak aztertzen gizarte kolektibo ahulenek eta koordainketak eragindako gizarte eskubideen murrizketagatik baliabide gutxiago dutenek ordaindu beharko duten gastu ekonomikoa konpentsatzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)