Berriak Lehendakaritza
Eu

"Web scraping" programatu gabe (Datuen kazetaritzari buruzko ikastaroa 8/10)

2012.eko uztailak 26

Gaur datuen kazetaritzari buruzko ikastaroan prestatu ziren tutorialen eta bideoen zortzigarren sorta argitaratuko dugu. Ikastaroa Mar Cabrak eta David Cabok eman zuten ekainean Euskadiko hiru hiriburuetan, eta 70etik gora kazetarik parte hartu zuten.

Zortzigarren emanaldi honetan nola egin “web scraping”  programatu gabe erakutsiko dizuegu. Horretarako, “Dapper” deitutako doaneko programa bat erabili beharra dago. Tresna honi esker webaren datuak “hazkatu” ditzakezu, hauek erraz eskuratzerik edo jaisterik ez dagoenean.

Tutorialak eta bideoak

Testu honen goiko aldean daude datuen kazetaritzan jarduteko gida gisa erabil daitezkeen eta datozen asteotan egunero argitaratuko ditugun azalpen-bideoak. Gainera, hemen laguntza-materialak utzi dizkizugu datuen kazetaritzaren munduan lehenengo urratsak egitea errazteko.

 

2 iruzkin
  • @periodismodatos
    2012.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    Cómo hacer "web scraping" sin programar http://t.co/iawVxJpm vía @irekia

  • @civio
    2012.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Extrayendo datos de una web: Cómo hacer "web scraping" sin programar, en el curso #periodismodatos de @Irekia y @civio http://t.co/L790bBCf

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mar Cabra, David Cabo