Berriak
Eu

EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako 16.000 bat ikaslek parte hartu dute Kontsumobideren prestakuntza-ikastaroetan 2012ko lehen seihilekoan

2012.eko uztailak 26

1.800 ikastaro baino gehiago egin dira, 93 euskal ikastetxetan.

 

EAEko 93 ikastetxetako (Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak) 15.988 ikaslek parte hartu dute 1.821 prestakuntza-ikastarotan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak antolatuak 2012ko lehen sei hilabeteetan.

Aurten, 2011n baino 2.722 ikasle gehiagok parte hartu dute, eta 180 ikastaro gehiago eskaini dira.

Kontsumobideren estrategia-helburuetako bat kontsumitzaileak eta erabiltzaileak heztea da, segurtasunez eta modu kritikoan joka dezaten kontsumitzeko garaian. Gaztetatik ohiturak aldatzea da, hain zuzen ere, helburu hori lortzeko gakoetako bat. Horregatik, Kontsumobidek ikastetxeetan egiteko zenbait programa ditu, ikasleentzat, irakasleentzat nahiz gurasoentzat prestatuak.

93 euskal ikastetxetako 15.988 IKASLEK parte hartu dute. % 86,5 Lehen Hezkuntzakoa da, eta % 13,5 Bigarren Hezkuntzakoa. Lurralde-banaketari dagokionez, % 60,96 Bizkaikoa da, % 29,93 Gipuzkoakoa, eta % 9,12 Arabakoa.

Lehen Hezkuntzan, ikastaro arrakastatsuenak honako hauek izan dira: elikagaiak fabrikatzea; supermerkatua eta erosketa; eta frutak eta berdurak. Bigarren Hezkuntzan, aldiz, ikastaro arrakastatsuenak elikadurari eta estetikari lotutakoak izan dira, hala nola: gorputzaren gurtza; publizitatea eta markak; eta Internet.

Halaber, 601 GURASO bildu dira seihileko horretan egindako 52 prestakuntza-saioetan (% 61,54 Bizkaian; % 28,85 Gipuzkoan; eta % 9,62 Araban). Gurasoen artean, Internet eta elikadura izan dira gai arrakastatsuenak.

Azkenik, aipatu beharra dago, 2012ko lehen seihilekoan, KONTSUMOBIDEk informazioa, tresna didaktikoak, eta baliabide erabilgarriak eman dizkiela IRAKASLEEI, kontsumoaren heziketan irakasleek ikastetxean duten zeregina erraztu, eta gaiaren inguruan orientatu eta lagundu ahal izateko.

 

Lotura:

Kontsumobide. Kontsumoko prestakuntza

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan