Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Paisaia "lurralde antolamenduko tresnatzat" hartzea defendatu du Pilar Unzaluk

2010.eko otsailak 18

Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko diru-lagun eman du Paisaiaren Nazioarteko masterra sortzeko

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak adierazi du Paisaiaren Nazioarteko Master berri hau, paisaiaren balioei dagokienez, aitzindaria den heziketa, ikerketa eta dibulgazio ildo baten "euskarria" dela. Nazioarteko Master hau 2011-2012 ikasturtean hasiko da, EHUren Gasteizko campusean.

Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko dirulaguntza emango du EHUren Gasteizko campusean Paisaiaren Nazioarteko Masterra sortzeko, UNESCO Etxearekin lankidetzan. Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak adierazi du Nazioarteko Master hau, paisaiaren alorrean, Ikerketa Sustatzeko Planaren "euskarria" dela. "Gure asmoa da gure lurraldea, paisaiaren alorrean nazioarteko bikaintasunarekin lotzea", azpimarratu du sailburuak. Halaber, adierazi du EHU eta UNESCO-Etxea-rekin sinatutako hitzarmena, "gizarte osoa, gure lurraldearentzako ezinbestekoa den eremu batean elkartzen diren orientazioetan sartzea lortzeko euskarria" dela.

Pilar Unzaluk, Paisaiaren Nazioarteko Masterra sortzeko, EHU eta Unesco-Etxea-rekin sinatutako hitzarmena aurkeztu du Gasteizko EHUko Letren Fakultateko Aula Magnan. Ekitaldi horretan izan da, halaber, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea.

Sailburuak adierazi duenez, Master hau sortzearen helburua "puntakoa eta gure ingurunerako erreferentzia bat izango den paisaiaren kultura bat sortzea" da, eta hor sartzen dira "ez soilik natura guneak edo kultura interesa dutenak, baita andeatuta dauden eguneroko esparruak ere". Unzaluk nabarmendu du Euskadi Paisaiaren Europar Hitzarmenean sartzeak, "ondasun publiko honen defentsan jarrera preaktiboa hartzeko konpromisoa" hartzera bultzatzen duela. "Nazioarteko Master hau sortzeak, paisaien alorreko ezagutzan eta esku-hartzean adituak trebatzeko ildo bat irekitzea" dakarrela ziurtatu du.

Unzaluk azpimarratu du hitzarmen honek Eusko Jaurlaritzak "kalitate eta iraunkortasunaren zentzuzko parametro batzuetan, paisaiaren garapenari" dagokionez duen "sentsibilitate berezia" erakusten duela. Ildo horretan, LAAetan helburu horrekin, gure lurraldearen garapen "orekatua" kontrolatzeko ezarritako mugak gogorarazi ditu, esaterako, egoitza kuantifikazioaren muga edota lurzoru hiritarrezinean, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenekin lotuta ez badago, familia bakarreko etxebizitza isolatu bat ezartzeko debekua.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu