
Lehendakariak 460 milioi eurotako kreditu baten berri eman du, Europako Inbertsioen Bankuak Eusko Jaurlaritzari emandakoa
- Tagak
- Industria
- Hiperión
- makina-erreminta
- Etorgai programa
- Soraluze
- kredituak
- EIB - Europako Inbertsioen Bankua
- Eusko Jaurlaritza
- euskal ekonomia
- industria-ehuna
- lehiakortasuna
- proiektuak
- hazkunde iraunkorre
- enpresak
-
Tecnalia Research & Innovation
- IK4
- ikerkuntza
- teknologia
- manufacturing
- enplegua
- EIB - Europako Inbertsioen Bankua
- 460 milioi
- kredituak

"Kreditu honek aire freskoa ekarriko dio Euskadiko ekonomiari, bere industria-ehunari eta bere langileei; zalantza garaiotan bereziki beharrizanezkoa dugun lasaitasun-koltxoia eskainiko digu". Horrela baloratu du Patxi Lopez Lehendakariak Europako Inbertsioen Bankuak (EIB) Eusko Jaurlaritzari 460 milioi eurotako kreditua, “oso baldintza onuragarrietan”, emateko erabakia.
"Egundoko albiste" hau datozen egunotan gauzatuko da “inbertsio produktiboak egin ahal izateko baliabide berrietan eta Euskadiko ekonomiaren berreskuratzeko finantzaketan, hortaz, Lehendakariaren aburuz, “gure proposamenek eta proiektuek konfiantza sortzen dutela” egiaztatzen da.
Lehendakariak kreditu honen garrantzia nabarmendu du “gure inguruan ate guztiak ixten diren” egungo egoera ekonomikoan EIB-aren erabakiak berretsi egiten baitu Euskadik “konfiantza sortzen duela atzerrian eta gertakizunetan gauzatzen da hori”. "Zenbaitzuk Euskadiren ekonomiaren gaineko zalantzak sortzen dituzten bitartean, porrot banderak eragiten eta mota guztietako hondamendiak iragartzen dituzten bitartean, Jaurlaritzak lan egiten du, inbertsioak erakartzen ditu eta hazkunde ekonomikoa sustatzen du, eta lortzen ari gara”, azpimarratu du.
Bergarako Soraluce S. Coop. Enpresaren makina-tresna garatzeko Etorgai proiektuaren balantzearen aurkezpenean egin da iragarpen hau, ekitaldi berean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburu Bernabé Undak eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusi, Martin Garitanok ere hartu dute parte.
"Kreditu honek aire freskoa ekarriko dio Euskadiko ekonomiari, bere industria-ehunari eta bere langileei; zalantza garaiotan bereziki beharrizanezkoa dugun lasaitasun-koltxoia eskainiko digu". Patxi Lópezek Soraluce enpresaren instalazioan (Bergaran) aurkeztu du gaur Etorgai Hiperion proiektuaren emaitza. 8.8 milioi euro inguru (inbertsio pribatuko 5.7 milioi eta Eusko Jaurlaritzaren 3.1 milioi) mobilizatu dituen proiektu honen bidez EAEko makina-erremintaren garapena eta egokitzapena bultzatu dira, mundu mailako posizio lehiakorretara iristeraino.
Hiperion proiektuaren helburua da makina-erremintaren euskal partzuergoa pieza handientzako doitasunezko makinen munduko lehen erosketa aukera izan dadila eta EAE hazkunde iraunkorreko lurralde bezala bultzatzea.
Hiperion makina handietan espezializatutako bost euskal enpresez osatutako lan-talde baten emaitza da. Enpresa horiek talde-lana sustatzeko erabaki estrategikoa hartu dute eta horretarako bi korporazio teknologiko handiren (Tecnalia eta IK4) laguntza dute, zeintzuen helburua baita euskal enpresen lehiakortasuna mundu mailan handitzea manufacturigaren arloan, ikerketaren, garapenaren eta teknologia lehiakorraren transferentziaren bidez.
-
@oneras2012-07-25Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/11876-lehendakariak-460-milioi-eurotako-kreditu-baten-berri-eman-europako-inbertsioen-bankuak-eusko-jaurlaritzari-emandakoa#comment_5834
Comentario de Twitter:
RT @Irekia Lehendakari anuncia concesión de crédito de 460 mill. € del Banco Europeo de Inversiones al GV http://t.co/9d8CMp0j #cojona