Berriak Kultura
Eu

Oñatiko Herrigune Historikoa Monumentu Multzoaren kategorian kultura ondare izendatu dute (2012-07-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko uztailak 24

Dekretua, Oñatiko herrigune historikoa (Gipuzkoa) kultur ondasun, monumentu-multzo kategoriarekin, kalifikatzeko eta haren babes-araubidea ezartzeko dena.

Gobernu Kontseiluak, Oñatiko Herrigune Historikoa (Gipuzkoka) Kultura Ondasuntzat sailkatu du Monumentu Multzoaren kategorian, Blanca Urgellek zuzentzen duen Kultura Sailak proposatuta, eta Euskal Kultura Ondarearen Zentroan sartu dute.

Sailkatutako Ondasuna mugatzeko kontuan hartu da zein aldetan garatu den herrigunea hazkunde aldi bakoitzean, hau da, Kale Zaharra, Kale Barria, Atzeko Atea eta zenbait herri-eremu ("Sistevientos", Santa Maria Plaza eta Santa Ana komentua) lortzen dituzten luzapenekin osatutako ardatza. Halaber, muga naturalak ere kontuan izan dira, hala nola ibaien ibilgu naturalak eta eraikuntzen atzeko aldeei dagozkien inguruak eta parkeak, baita Lazarraga Jauregiko eremu berde pribatuak eta Unibertsitateko mendebaldeko eremu publikoak ere, baina kanpoan utz idira errekaren hegoaldeko errabalak, aldaketa handikoak batira.

Jatorriak

Oñati Gipuzkoako probintziako udalerri zabalena da eta bertan egin zen Euskal Herriko lehen Unibertsitatea 1543. urtean. Unibertsitateak monumentu-ondare garrantzitsua du. Gaur egungo Herrigune Historikoaren egungo kokalekuaren jatorria zehazteko moduko agiririk ez dago, baina badago jatorrizko herriaren inguruko eta Guebara etxearen inguruko bibliografia (1148. urtekoa da etxea baina gaur egun badakigu testu hori ez dela hain zaharra); gainera zenbait agiritan 1200eko urteko San Miguel elizaren inguruan osatzen zela herria agertzen da.

Ondoko berezitasuna dauka: jaurgoko udalerri gutxietako bat zen eta gero Konderri izatera pasa zen (XIII. mendeko dokumentu batzuen arabera, titulu hori Guebaratarrek erabiltzen zuten, geroago Oñatiko Konde izan zirenek). Hori dela-eta, Gaztelako erregeak zenbait eskubide eta pribilegio eman zizkien eta haien bidez botere politikoa, judiziala, ekonomikoa eta erlijiosoa kontrolatu zuten. Herritarrek jauntxoen boteretik askatzeko saio asko egin bazituzten ere 1388tik 1540ra, 1845. urtean gertatu zen Gipuzkoarekiko behin betiko anexioa.

Oñatiko Herrigune Historikoa ibilbide historiko baten ondorioa da eta monumentu kopuru handia ditu: jauregiak, jauretxeak, etxetzarrak eta, tartean hainbat erlijio eraikin bikain, hiri bizitzako ehunka urte biltzen dituen egitura batean.

Ibar erdian kokatutako Monumentu Multzo bitxia da. Jatorrizko herria XIII. mendekoa da eta inguru honetan egituratu zen: Kale Zaharraren zati bat -San Migel elizaren ondoan igarotzen da, eta Erret Bideak Oñatitik pasatzean egiten duen trazatua markatuz-, San Anton kalea, Santa Marina plaza eta Mendiko kalea, hau da, Zumeltzegi muinoaren inguruan, Arrano-aitz errekaren eskuineko ertzean, Santa Marina izan ezik.

XIII. mendearen amaieran edo XIV. mendearen hasieran zabalgunea sortu zen, hiriaren hiri-bilbea beste aldera zabaldu, eta banaketa eta okupazioko modu ordenatu . Kale Barria eta Atzeko Kale dira, non herri eraikuntzak dira nagusi, material onekin eta lerro soilekin egindakoak. XV. mendean, San Miguel parrokian beste bi nabe gotiko egin ziren eta haren inguruan "Sietevientos" ingurunea osatu zen.

XVI. mendean Unibertsitatea instalatu zenez eta merkataritzaren eta eskulangintzaren garapena gertatu zenez, hazkundeko dinamikarekin jarraitu ahal izan zuen, eta ondoz ondo beste hiri espazio batzuk egituratu ziren. XVII- XCIII mendeetan urbanizatzeko prozesuak aurrera jarraitu zuen eta Kale Barria eta Kale Zaharra zenbait zubirekin batu ziren. Gainera, XIX. mendearen amaieran, Foru plaza eta Santa Maria sortu ziren.

Eskema lineala nagusitzen da, Kale Zaharraren, Kale Barriaren eta Atzeko Kalean inguruan, eraikuntza atxikiko orube estu eta sakonak dituena. Foruen plazako eremua topaleku moduan sortu zen, Sietevientos aldeko bilgune txikia hobetzeko. Eskema lineal horren adarkatzeak ibilbide irregular batzuetan gauzatzen dira, Kale Zaharra Kale Barriarekin batuz, eta hego-ekialdean bide-zati isolatu batzuetan, errebalek zati batean desitxuratu egiten baitute egitura hori. Hala ere, ardatzen indarrak eta adarkatzeak egituratzen dituen Foruen plazaren eskalak irakurketa argia ematen diote hiri-bilbearen multzoari.

Dekretuak, gainera, Herrigune Historikoa osatzen duten elementu guztiak babesteko mailen eta neurrien inguruko zehaztasuna jaso du, bai arkitektura, historia edo arte balioa duten eraikin eta higiezinena, bai kale, kantoi, plaza, parke edo patio zein karkabena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan