Berriak

Julián Celaya Simón Bolívar museoan

2012.eko uztailak 24

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak gonbidaturik, Julian Celaya Eusko Jaurlaritzako Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako zuzendariak parte hartu du Simón Bolívarren jaiotegunaren urteurrenaren ospakizunean. Ekitaldia Ameriketako askatzailearen izena daraman museoan izan da, Bizkaiko Bolibar herrian, Markinatik hurbil.

Kultura diputatuaren ondoren, Francisco Abrisketak, Bogotako euskal-etxeko lehendakariak egin du hitz, eta Simón Bolívarren gaineko pieza batzuk dohaintzan eman dizkio museoari. Gero, Julián Celaya  euskal gizatalde bolibartarraz mintzatu da. Celayak oso harreman estuak izan ditu eurekin, hala haien bizilekuetan (Kolonbian eta Venezuelan), nola joan den 2011ko azaroan Donostian egindako Kanpoko Euskal Gizataldeen V. Mundu-Batzarrean.

Ekitaldian, museoko ikas materialak erakutsi dira, eta amaitzeko, Amaya Zenarruzabeitia ikerlariak "Presencia vasca en Venezuela" izeneko hitzaldia eskaini du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Julian Celaya Loyola
    Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaya Zenarruzabeitia, Francisco Abrisketa, Josune Ariztondo