Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Jaurlaritzak txalotu egin du Gipuzkoak mendetasunaren arloan murrizketarik ez egiteko hartutako erabakia eta berdin jokatzeko eskatu die Bizkaiari eta Arabari

2012.eko uztailak 24

Eusko Jaurlaritzak txalotu egin du Gipuzkoako Aldundiak Mendetasunari buruzko Legearen inguruan hartutako erabakia; izan ere, lege horren araberako prestazioei PPren gobernuak onartutako murrizketak ez aplikatzea erabaki du aldundi horrek. Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaleta “pozik” agertu da aldundiak hartu duen erabakiarekin, horrek Gipuzkoako herritarrei laguntzak ematen jarraitzea ahalbidetuko baitu.

Gipuzkoak hartutako jarrerak Eusko Jaurlaritzak Mendetasunari buruzko Legearen erreforma Euskadin ez aplikatzeko ezarritako ildoa berresten du; izan ere, erreforma horrek “laguntzarik handiena behar duten pertsonen eskubideak eta prestazioak nabarmen murrizten ditu”.

Horregatik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Gipuzkoaren bideari jarraitzeko eskatu die Bizkaiko eta Arabako aldundiei, EAEko eskumen-esparrua eta Euskadiren autogobernua defendatzeko eta, Gipuzkoako foru-gobernuak egin duen bezalaxe, beren lurraldeetako herritarrei beren eskubideei eutsiko dietela argitzeko eskatu ere.

Gemma Zabaleta sailburuak EAEko Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak ezarritako ibilbide-orriari jarraitzeko eskatu die, hain zuzen, Arabako eta Bizkaiko aldundiei, lege horrek “murrizketak ekiditeaz gain, prestazioen eta laguntzen estaldura handiagoa bermatzen baitie Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan