Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Goza Ezazu

2012.eko uztailak 24

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Sailak, Basquetourren bitartez, Euskadi Goza Ezazu Eskuz Binakako Pilota Txapelketa babestuko du bigarren urtez jarraian.

Jaurlaritzaren eta Asegarce eta Axpe enpresen artean sinatutako hitzarmenak, lehen aldiz, Euskadi Goza Ezazu Andre Mari Zuriaren Txapelketa babestea ere jasotzen du.

Aurkezpenean honako hauek hartu dute parte: Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendariak, Iñigo Salvidea Asegarceko ordezkariak eta Inaxio Errandonea Aspeko ordezkariak. Haiekin batera izan dira, halaber, txapelketan parte hartuko duten bi enpresetako pilotariak.

Isabel Muelak gaur goizean aurkeztu du Euskadi Goza Ezazu Andre Mari Zuriaren Txapelketa - XI. Ogeta Memoriala, Iñigo Salvidea Asegarceko ordezkariarekin eta Inaxio Errandonea Axpeko ordezkariarekin batera. Eusko Jaurlaritzak eta Asegarce eta Axpe enpresek sinatutako akordioaren barruan kokatzen da txapelketa eta, babestutakoen artean, bigarren urtez jarraian, eskuz binakako txapelketa izango da garrantzitsuena.

Eusko Jaurlaritzak garrantzitsutzat jo du bigarren mailako Binakako Txapelketa babestea, Andre Mari Zuriaren Txapelketa eta Lekeitioko Txapelketarekin batera. Nazioartean ezaguna den Euskadiko kirol ezagunenetako bat nabarmentzea da xedea. 

Turismoko zuzendariak adierazi du txapelketaren aldeko apustua "aukera paregabea dela Euskadiko turismoarentzat, Euskadiren irudia proiektatzen duelako hain gurea den kirol baten bitartez eta, gainera, balioa eman nahi diogu kirol honi, bisitatzen gaituztenentzat erakargarria izan dadin".

Aurkezpenean power point bat erakutsi da, eta parte-hartzaileei, lehiaketa-sistemari, egutegiari, faseei eta txapelketaren bestelako alderdi garrantzitsuei buruzko informazioa eskaini da. Bestalde, Iñigo Salvideak eta Inaxio Errandoneak txapelketaren kirol alderdiak eta alderdi teknikoak xehatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak txapelketa honi eman dion babesa, Turismoko zuzendaritzak Euskadik turismo-helmuga gisa duen irudia bultzatu eta indartzeko egiten duen ahaleginaren barruan kokatzen da, hots, esperientzia paregabeak eta desberdinak eskainiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 24a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)