Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztu dio Auzitegi Konstituzionalean gobernu zentralak onartutako murrizketen errege-dekretuari

2012.eko uztailak 24

"Arauak Administrazio zentralak dituen eskumenez haratago doazela eta erkidego autonomoaren eskumenak hartzen eta mugatzen dituztela uste delako jarri dira  errekurtsoak”. Idoia Mendia gaur eguerdian agertu da prentsaurrekoan Gobernu Kontseiluaren ondoren, Kultura Sailaren Sailburu Blanca Urgell, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Sailburu Iñaki Arriolarekin batera.

Estatuko Aurrekontu Orokorren legea errekurritzea erabaki da, langileen politikei dagokion guztian (pertsonal gastuak, enplegu eskaintza publikoak, etab.), eta bestalde, 20/2012 Errege Dekretuak xedatzen duen guztia ere errekurrituko da:  soldataren murrizketa, negoziazio kolektiboa, baimenen eta opor egun gehigarrien murrizketa, behin-behineko ezintasuna, baimen eta kreditu sindikalak, administrazio publikoetan langileen ordezkaritza organoen erregistroaren sorkuntza, hitzarmenak bertan behera uztea, menpekotasun legea, merkataritza ordutegien gaineko legea edo merkataritza minorista antolatzeko legea.

“Berriro ari dira zentralizatzen Gobernu autonomikoa atzeko atetik”, adierazi du Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak. Honez gain, gobernuaren aplikazio informatikoak erabiltzeko software askearen proiektua aurkeztu du Mendiak, “gastu publikoaren gardentasun eta razionalizazio politikarekin” jarraitu nahi dela esan du bozeramaleak.

AHTri dagokionez, “duela hiru urte, gobernu hau sartu zenean, trenbide tarte bat besterik zegoen Gipuzkoan: Ordizia-Itsasondo; egun 17 tarte dira" gogoratu du Arriolak. Forondari dagokionez, sailburuak azaldu duenez, duela hamar egun sailak gutun bat bidali ziola ministerioari bilera bat eskatuz eta “Vitoria-Gasteizeko aireportuak bere eraginkortasuna mantendu dezan interesa” agertuz.

Urgellek, bere aldetik, oniritzia eman dio euskara sustatzeko ekintza planari, “bere erabilera areagotzeko xedez”.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.07.24)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-07-24n hartutako erabakiak

Iruzkin bat
  • @txarliegarcia
    2012.eko uztailak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco recurre ante el Tribunal Constitucional el decreto ley de recortes aprobado por el gobierno central http://t.co/MB6YcgmI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)