Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak EAJ-ko presidente eta hautagaiari publizitate instituzionalari buruz emandako erantzuna

2012.eko uztailak 23

Harrigarria da. EAJk, Gobernuko bere azken etapan, bi milioi eurotik gora gastatu zituen Ibarretxe Plana eta kontsulta alde guztietan sustatzen: publizitatean, burujabetza-ekimen horri buruzko esku-orriak postontzi guztietan uzten eta mundu osoan bidaiatzen (inoiz jet pribatuz ere bai). Orain, aldiz, EAJko presidente eta hautagaiak geure buruari oihartzuna eman nahia eta publizitatean dirua xahutu izana leporatzen digu.

Eusko Jaurlaritzaren publizitate-jarduera herritarrentzako interesgarri diren kanpaina eta zerbitzu publikoak hedatzeko da, eta uneoro betetzen ditu iaz Eusko Legebiltzarrak onartu zuen eta berariaz nork bere buruari oihartzuna ematea debekatzen duen Publizitate Instituzionaleko Legean ezarritako arauak. Lege horren aurka agertu zen hain zuzen ere Bizkaiko Foru Aldundia.

Nolanahi ere, EAJko presidente eta hautagaiak gezurretan dihardu. Patxi Lópezen Gobernuak Ibarretxeren Gobernuak baino % 25 gutxiago gastatu du batez beste publizitatean, eta hori egiaztatzeko, 2005-2008 eta 2009-2011 tarteetako “Komunikazio eta Publizitate Instituzionalerako Gastuak” atalak erkatu besterik ez dago. Datuok Eusko Legebiltzarrean daude eta ondotxo ezagutzen ditu EAJk.

Urkullu jauna eta bere alderdia publizitate instituzionalarekin tematu badira, beren planteamendu ekonomikoetan erabat nahasita daudelako da, eta planteamenduok erabat azalekoak direlako. Gobernura heltzeko asmoa duen alderdi batengan sinesgaitza den arinkeriaz jokatu du EAJk: gaurkoa bezalako egoera batean, hiru urtez krisi ekonomikoaz ezertxo ere esan gabe egon eta oposizio arduragabea egin ondoren, krisiari aurre egiteko komunikazio instituzionaleko gastuak murriztea proposatu du EAJk.

Non daude fiskalitateari buruzko haren proposamenak, diru-bilketaren jaitsiera larriari aurre egitekoak? Non daude gure erakunde-ereduari buruzko proposamenak, gure sistemako duplizitate eta eraginkortasun-gabeziak desagerrarazteko balioko dutenak? Zergatik ez dio erantzuten Lehendakariak Euskadin administrazio guztietako enpresa publiko guztiak jarduera bakoitzean bat egiteko proposamenari?

EAJk, azken hiru urte eta erdian, ez du Euskadin federik izan, eta ez du lagundu krisialditik ateratzeko. Tarte horretan, Gobernua ahultzen saiatzeaz bakarrik arduratu da, eta ez da batere kezkatu Euskadi kiebra jotzear zegoela faltsuki adierazten zuenean Euskadiri berari egiten zion kalteaz. Eusko Jaurlaritzak kiebra jotzea nahi du Urkullu jaunak, horrek denontzako pobrezia ekarriko lukeen arren, eta gure ekonomiarako zailtasunak.

Lehendakariak proposamen bat egin die gainerako erakundeei, gure autogobernua defendatzeko, funtsezko zerbitzuak mantentzeko, ekoizpeneko ekonomia bultzatzeko eta behar ditugun baliabideak emango dizkigun zerga-ituna aztertzeko. EAJk muzin egin dio erantzuteari, eta arreta beste norabait desbideratzen dihardu bere hitz-jolasarekin, bere konpromiso-falta nabarmendu ez dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 23a

 

5 iruzkin
  • @iozamizu
    2012.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @ksantaren:La'Respuesta del Gobierno vasco'a Urkullu compara un periodo de 4 años(2005-2008)con otro de 3(2009-2011) http://t.co/lw2eWrQz

  • @ksantaren
    2012.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    La 'Respuesta del Gobierno vasco' a Urkullu compara un periodo de cuatro años (2005-2008) con otro de tres (2009-2011). http://t.co/3AOguumJ

  • @ksantaren
    2012.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    Mañana más, pero un Gobierno, y menos un 'Gobierno abierto', no puede publicar una nota como esta sin un solo dato. http://t.co/3K5Sdm0y

  • @JoseanPastor
    2012.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @alexbondie: Gobierno de @PatxiLopez ha destinado de media un 25% MENOS en publicidad que el Gobierno Ibarretxe http://t.co/A9ciiisf #ModeloEuskadi

  • @alexbondie
    2012.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    Gobierno de @PatxiLopez ha destinado de media un 25% MENOS en publicidad que el Gobierno Ibarretxe http://t.co/A9ciiisf #ModeloEuskadi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan