Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

"Eskubideak eta betebeharrak" kanpainaren sari banaketa

2010.eko otsailak 18

Sestaoko Begoñako Andra Mari Ikastetxeak "Dile algo" lehiaketaren saria jaso du. Ekimena "Eskubideak eta betebeharrak" kanpainaren baitan antolatu da. 

60 ikastetxek hartu dute parte ikasleen artean bizikidetzarako jokabide onak saritzea helburu duen ekimen honetan. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ikasleak "norberaren eta bere ikaskideen jokabideei buruz gogoeta egitera" bultzatu nahi izan ditu, "gizarte demokratiko bat lortzeko" . 

Sestaoko Begoñako Andra Mari Ikastetxea izan da "Dile algo" eta "Movil por los Derechos Humanos" lehiaketei dagozkien sariak jaso dituzten lau ikastetxeetako bat. Ekimena "Eskubideak eta betebeharrak" kanpainaren baitan antolatu da. 

Maria Luisa Garcia Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren esanetan, ekimenaren helburua da "ikasleak saritzea eta bultzatzea, bizikidetzarako jokabide onak edukitzen jarrai dezaten". Sestaoko Ikastetxeko ikasleek, hain zuzen, sari bat jaso dute gazteen arteko berdintasunaren alde egindako lanaren ondorioz eta diskriminaziozko ekintzak egiten dituzten ikaskideen aurrean euren desadostasuna erakusteko "ausardia" dela eta .  

Ekitaldian Sestaoko Begoñako Andra Mari Ikastetxeko ehunka ikasle eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izan dira; besteak beste, Maria Luisa Garcia, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, Ines Ibañez de Maeztu, Giza Eskubideen zuzendaria, eta Nacho Garcia, Kultura Saileko Gazteriako zuzendaria.  

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak "diskriminazioak ikasleen artean eragindako ardura" azpimarratu du, eta ikasleak zoriondu nahi izan ditu "Eskubideak eta betebeharrak" kanpainaren baitan antolatutako ekimen honek izan duen parte-hartze handia dela eta.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan